Ebroko Ur Konfederazioa salatu dute Esako urtegian arduragabekeriaz jokatzeagatik

  • Sustrai Erakuntza eta Yesa + No elkarteek, Maria Carmen Iriguibel Galipentzuko alkatearekin batera, salaketa jarri dute Ebroko Ur Konfederazioaren (CHE) aurka, 2013ko Esako urtegiaren hondamendian “inguruko herritarrak arrisku larrian jartzeagatik”. Salatzaileen esanetan, CHEk ez zuen zuhurtzia printzipioaren arabera jokatu larrialdi hartan.


2016ko otsailaren 2an - 09:01
Esaren 2.098 hektareek Aragoiko lurrak hartzen dituzte, baina presa Nafarroan dago (Arg.: Dani Blanco).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzan aurkeztu dute salaketa, Iruñean, eta hantxe azaldu dizkiete hedabideei horren zergatia. “Larrialdietako 2. mailan egonik, urtegia handitzeko proiektuaren arduradunek hiru aukera eduki zituzten: urtegia hustu, arriskua arintze aldera; larrialdi egoera 3. mailara igo, eta ondorioz Zangoza, Kaseda eta Galipentzu ebakuatu; edo zortea lagun izango zutela pentsatu eta ezer ez egin. Hirugarrena hautatu zuten”.

Urtegiaren eskuin hegala irrist egiten hasi zenetik larrialdi plan bat ezarri zen arte hainbat hilabete igaro zirela gogorarazi dute Sustrai Erakuntzak, Yesa + No-k eta Maria Carmen Iriguibelek.

Plana berandu ezartzeaz gain, CHEk ez zuen larrialdi mailen kudeaketa egokia egin, eta urtegiko segurtasunaren kontrolari dagokionez ere ez zuen behar bezala jokatu, salaketaren testuan irakur daitekeenez. “Horrek guztiak arrisku larrian jarri zituen inguruko herritarrak”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Esa urtegia
2025eko urtarrilaren 22
Esa-ko urtegiaren handitzea
Apurketaren mamua beti hor

Eguneraketa berriak daude