EAEk turismo gehiago jasan dezakeela uste du Jaurlaritzak

  • EAEko turismoaren jasangarritasuna ikertu du Jaurlaritzak aurkeztu berri duen txostenean. Datuen arabera, 2017ko lehen  hiruhilabetekoan %9ko igoera izan du, baina oraindik “hazkunde margen handia” duela esan du Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak.


2017ko ekainaren 29an - 11:43

“Euskadiren karga-gaitasunaren hurbilketa eremu azpinazionaleko turismo iraunkorraren neurketatik abiatuta” izeneko lana aurkeztu dute Deustuko Unibertsitateak eta In2destinations enpresak. Bertan ikertu dute aztertutako herri eta hiriek, eta lurraldeak bere osotasunean, duen saturazioa.

Gasteiz, Bilbo eta Donostiaz gain, Gernika-Lumo, Guardia eta Zarautzeko joerak aztertu dituzte. Azterlanaren arabera, %9 igo da turismoa 2016ko garai bereko datuekin alderatuta. EAEko BPGaren %6a da turismoa eta 97.000 pertsonak egiten dute lan, garaiaren arabera. “Recordetan tematu gabe” hazkundea ondo monitorizatu behar dela azpimarratu dute.

Hiru hiriburuetara doazen turistak nola mugitzen diren ere ikertu du lanak. Donostiaren kasuan %71,3a ez da hiritik ateratzen eta %100 Parte Zaharrean eta zona komertzialean mugitzen da gehien bat. Bilbotik ateratzen diren turistak %65a dira eta gehienak Gaztelugatxera, Urdaibaira eta Donostiara doaz. Gasteiztik %62a ateratzen da Bilbora, Guardiara eta Ulibarrira.

Herritarrek duten saturazioaren gaineko pertzepzio subjektiboaren inkesta bat egin dute, eta guztiek antzematen dute egunerokotasunean turismoaren gorakada nabarmen bat. Hala ere, turismo sailburuak azpimarratu du “herritarrek, beste leku batzuekin alderatuta dauden saturazio mailak ez dituztela antzematen”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismo masiboa
25 lagunetara murriztuko dute turista taldeetako gehieneko pertsona kopurua Donostian

Donostia Turismoak apirilaren 10etik aurrera jarriko du neurria indarrean, eta derrigorrez bete beharko da, bestela isunekin zigortuko dutelako gidari turistikoa.


Lau donostiarretatik hiruk uste dute turismoak kalte “handia” egiten diela

Turismoari buruzko pertzepzioaz galdetu die EHUk donostiarrei, eta ondorioztatu du herritarren erdiak baino gehiagok “frustrazioa” sentitzen duela. Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu dute ikerketa.


Pisu turistikoak debekatu ditzakete bizilagunek, Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi duenez

Donostiako eta Oviedoko bi eraikinetan izandako arazoak direla eta, epaileek auzokoen erkidegoen esku utzi du pisu turistikoak debekatzea. Hala ere, beharrezkoa izango da debekua eraikineko etxebizitzen-estatutuan jasota egotea.


Tasa turistikoa aplikatzeko lehen urratsak ematen ari da Jaurlaritza

Estatu mailan tasa turistikoa erkidego gutxik jarri badute ere indarrean, mundu mailan dagoeneko 137 hiri turistikotan kobratzen dute zerga hori.


Turistifikazioaren aurkako manifestazio jendetsua egin dute Donostian

Hiritarrek salatu dute turismo jarduerak hirian “gehiegizko bolumena eta pisua” hartu duela. Halaber, egoera “desazkunde turistikorantz” bideratzea aldarrikatu dute, “kalteak handitzea eta iraunkortzea” ekiditeko.


Eguneraketa berriak daude