Aurten ere euskal dantza taldeei ukatu egin die Etxepare Institutuak nazioartean emanaldiak egiteko eskaintzen dituen diru-laguntzak eskuratzeko aukera. 2016ko maiatzaren 12an argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) Etxepare Institutuaren deialdia artea, musika eta dantza "euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko diru-laguntzak" emateko. Beste behin, dantzak du diru-laguntza txikiena eta gainera euskal dantza taldeak baztertzen ditu.
Deialdiak guztira 226.000 €-ko diru-laguntzak aurreikusten ditu 2016 urterako, baina horietatik 140.000 € (%61,9) musikarako dira, 53.000 € (%23,4) arte plastiko eta ikusizkoetarako, eta dantzarako da zati txikiena, zehazki 33.000 € (%14,6).
Dantzarako diru gutxien aurreikusteaz gain beste sailetan (artea eta musika) ez dauden aparteko baldintza bereziak jasotzen ditu deialdiak. Adibidez: "Nahitaezkoa izango da profesional gisa aritzea dantzan". Eskakizun hau ez da ageri ez musikan ez artean. Dantzan baldintza hau jartzeak helburu argi bat dauka: euskal dantza taldeak deialditik kanpo uztea. Eta zalantzarik bazegoen honi buruz, horra beste puntu hau:
"Ez da diru-laguntzarik emango ondokoetarako:
a) Izaera amateurra duten erakustaldi edo jaialdietarako.
b) Guztira 15 partaide baino gehiago dituzteen taldek egindako biretarako.
c) Herriko festetako programetan sarturiko emanaldi eta berbenetarako
d) Kalean kontraturik gabe eta antzeko egoeretan egiten diren emanaldietarako."
Baldintza horiek helburu jakina dute: euskal dantza taldeak deialditik kanpo uztea. Musika eta Artean edozein motatako proposamenak aurkez daitezke. Atzerrian emanaldiak hitzartuta izatea da baldintza bakarra. Dantzan, Etxeparek ez du diru-laguntzarik eman nahi euskal dantza taldeen atzerrian egiten dituzten emanaldiei laguntzeko eta horregatik jarrita ditu baldintza horiek deialdian.
Informazioa: Arte plastiko eta ikusizkoak, musika eta dantza 2016. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko diru-laguntzak emateko prozedura (EHAA)
Albiste hau dantzan.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Emakumeak plazak hartzen hasi direnean herri askotan mutilak desagertzen hasi dira. 10-15 urteren buruan gizonek bakarrik dantzatzen zituzten dantzak ia emakumeek soilik osatutako dantzari taldearen esku gelditu dira. Badirudi gizonezkoei plaza emakumeekin konpartitzea ez zaiela... [+]
Duguna Iruñeko dantzariek Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza karrikaratu dute beste behin Iruñeko alde zaharrean. Arrotxapeko zubian bandera dantzatu eta banderapetik ezpata-dantzariak pasa ondoren abiatu da kalean gora segizioa. Ezpata-dantzariak 40tik gora, 4... [+]
Gure Ametsa dantza taldeak soka-dantza dantzatu du Kalbario jaietako Piñastegi egunean. Herri osoa mahoiz jantzita esnatu da; portuan da gaurkoan festa. Sardina usaina sumatzen da eta umeak arranplan ari dira jolasean, txirristan. Helduak, berriz, kukainarekin. Bar Puerto... [+]
"2000. urteko San Joan egunez, aspaldiko urteko jende multzorik handiena bildu zen Andoaingo Goikoplazan, hamabiak jotzearekin batera dantzarako prest. Lehenengo aldiz gizon eta emakumez osatuta zegoen axeri-dantzarien taldea zen". Hitz horiekin ireki zuen "Emakumeak... [+]
Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]
Adina ez dela dantzan aritzeko oztopo agerian utzi dute Errenteria-Oreretako Beti Bizkor elkarteko euskal dantza taldeko kideek. Dantzaren onurak argi erakusten dituen testigantza esanguratsuak jaso ditu Ikerne Zaratek Oarsoaldeko Hitzan argitaratutako Adina ez dadin ekiteko... [+]
Biteri Kultur Etxean egin dugu zita Pepi Arrospiderekin (Hernani, 1952). Izaskun Auzmendirekin (Arribe, 1964) agertu da, biak San Joan konpartsako kideak. Telefonoa. Auzmendirena da, hizketan hasi da, baina Arrospide adi-adi dago. Ia sartu da telefonora bera ere. Segituan... [+]
Iurretan 1995ean andreek soka-dantza nola plazaratu zuten idatziz jasoa du Jon Irazabalek. Izan ere, 1837ko San Migel jaietan emakumeek osatutako aurreskua dantzatu zela ikusita, arrasto haiei jarraika, kopla doinuz lagundutako soka-dantza ikasi eta kaleratu zuten Iurretako... [+]
1950eko hamarkadan hasi ziren Lagun Artean dantza taldea osatzen Aramaion, Ramon Ormaetxearen gidaritzapean. Dokumentalean jaso dituzte taldearen ibilbidea, taldeko kideen testigantzak, argazki zaharrak eta egungo irudiak bilduta. 2023ko abenduaren 30ean estreinatu zuten... [+]
Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion... [+]
Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]
Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.
Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]
Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]
Lesakako ezpata-dantzarien entseguan izan gara. Hilabete daramate astean bitan entseatzen, eta egun handia gainean da: uztailaren 7a, San Fermin eguna. 15 dantzari irtengo dira ezpata-dantzan; titularrak dira, baina jende gehiagok entseatzen du. 2-3 urte entseatzen aritzen... [+]