Deustuko Gazte Lokalaren eraisketaren aurkako 2.275 sinadura

  • Banaka-banaka 2.275 sinadura bildu dituzte Deustuko Gazte Lokalaren Aldeko Plataformako kideek, XIX. mendeko eraikinaren eraisketa gelditzeko xedez. Aurrerantzean Change.org web gunean jarraituko dute sinadurak biltzen.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko otsailaren 09an - 14:09
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Udal Erregistrora sinadurak eraman aurretik, Udaletxeko eskaileretan kontzentratu dira hainbat deustuar. Gazte Lokalaren eraikina mantentzeko hainbat arrazoi azpimarratu dituzte, besteak beste, "Olentzero, inauteriak, jaiak zein beste hainbat doako jarduera" posible egiten dituelako, Deustu independente izan zeneko "Deustuko Udalaren azken eraikina" delako, gaur egun arte "egoera onean" iraun duelako, eta berari esker Deustuk "izaera herritar eta komunitarioa erabat galdu ez duelako".

 

 

Udalak publikoki adierazi du eraikina eraitsia izango dela eta bere lekuan etxebizitzak eraikiko dituela. Asmo horren aurrean, joan den abenduan, Deustuko Gazte Lokala mantendua izan dadin eskatzeko sinadurak biltzeari ekin zioten plataformako lagunek. Hain zuzen ere, Udaleko Ondare Batzordeari eskatu diote txerta dezala XIX. mendeko eraikina berritze bidean dagoen HAPO-PGOUren Eraikinen Katalogoan. Eskaera hori 2.275 lagunek babestu dute euren sinadurarekin.

Ekintza honekin ez diote babes bilketari amaiera emango. Aurrerantzean, sinadurak plataformaren blogean  eta Change.org gunean online biltzen jarraituko dute "orain arteko atxikimenduei berriak batuz". 

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
2025-06-04
Lurraldea eta arkitektura
Centennials

Eguneraketa berriak daude