Dardararen teoria baterako

  • Azaroaren 1ean Irunen jokatutako finalaurrekoaren kronika. Hau da sailkapen taulak esan zuena: Maialen Lujanbio (750 puntu), Aitor Sarriegi (705), Unai Agirre (667,5), Alaia Martin (651), Maddalen Arzallus (634,5) eta Aimar Karrika (605).

Kepa Matxain @kmatxain
2017ko azaroaren 03a

Abandonatu egin nau Inesek. Ez aurre abisurik, ez ganorazko azalpenik. Soilik notatxo bat, letra traketsez, ate azpitik: “Ahaztu nitaz, ahal baduk”. Eta Gabriel Arestiren aipu bat, adenda gisara:

Bertsoaren funtzioa ez da barre edo negar eragitea, dar-dar eragitea baizik.

Ez nuen uste, min eman dit. Kondizio humanoa da: ustez jasaten ez duzunak ere sortzen dizun menpekotasuna, elkarrekin une batzuk bizi izate hutsagatik. Ines gabe, birjinago joan naiz Irungo saiora, marko teoriko sendorik gabe. Orduan otu zait: “ze kristo, Arestiri egingo zioat kasu. Behingoz, irrazionalki biziko diat saioa”. Eta erabaki dut soilik bi galdera erantzuten saiatuko naizela:

  1. Noiz egin dut dar-dar, eta zergatik?
  2. Noiz ez dut dar-dar egin, eta zergatik?

Eskuei erreparatzen hasi naiz zortziko handia aurreratu ahala, baina, lanaldi txukunak izan diren arren, ez zuten mugimendu arrarorik. Alboko adiskideei galdetu diet, “mugitzen al dira?”, baina haizea hartzera bidali naute. Arestiren teoria merkea baztertzera nindoala iritsi dira zortziko txikiko ariketak, eta hara, eskuetan ez baina urdailetik gora euforiatxoa etorri zait Aimar Karrikaren eta Unai Agirreren lehenbiziko lanaldian, eta pentsatu dut, “honek izan behar dik Arestiren dardara”. Teoria baieztatu zait ariketa horretan bertan Maialen Lujanbiok eta Aitor Sarriegik egindako lanaldiarekin. Biak bizilagunak, Sarriegi beti Lujanbiorenera joaten da eskean: oraingoan, han doa inpresorako tinta amaitu zaiola eta ea dokumentu batzuk inprimatuko dizkion galdezka. Oso indartsu eta maliziatsu aritu dira, final laurdenetan zortziko txikian egin diren ariketetatik koska bat gorago. Dardara –edo urdailetik gorako asunto hori– sumatu dut berriro, Lujanbioren aurrenekoan batez ere (ez zaizu asko gustatzen / zuri Mercadona / hementxe daukazu ta / merkea ta ona). Orduan –norbere dogmak beti zurrun– martxan hasi zait makinaria teoriagilea: “banekian nik, ateraldi espontaneoa duk benetan dardara eragiten duena”. Eta hortik tiraka, hastera nindoan betikoak esaten, nola hain altu puntuatzen den bertsokera ustez poetiko baten aldean estilo biziago, erremate indartsuko, kolpe sendoko bat aldarrikatu beharra dagoen, eta abar, baina garaiz sartu dut atzera martxa. “Fuera eskemak. Gaur irrazionalki, esan diagu”. Eta dardararen zain gelditu naiz berriz ere.

Puntu erantzunetan eta seiko motzean behintzat ez da iritsi. “Zergatik?”, galdetuz segi dut Arestiren bidean. Puntu erantzunetan, garbi dago zergatik. Inori ez zaio interesatzen bertsolariek zer pentsatzen duten kotxearen gehiegizko erabileraz, loteria erosteaz, segurtasun kamerez, medikamentuen gaindosiaz… Klaudio Landaren magazineko gaiak puntutzat jartzen diren bitartean, ez da atarramenturik, orokorkeria eta hustasuna besterik. Soluzioa? Behintzat galdera zuzenagoak egitea, bizi erantzuteko modukoak –horixe baita puntu erantzunaren ezaugarri nagusia–. Seiko motzean, ostera, iruditu zait gaiak trakets samarrak zirela –Arzallusena eta Lujanbiorena, batik bat–, eta gizarteari buruzko onkeriazko gogoetak egitera bultzatzen zituztela bertsolariak, oro har.

Dardarari buruzko teoria osatuta neukalarik iritsi da kartzela. Gaia: dena ondo zihoan argia piztu duten arte. Transexual baten ahotik kantari osatu du Lujanbiok (idatzi hemen nahi duzun denbora unitatea) =>__________-ko bertsoaldia, kronika hau argitaratzerako zeru lurretan zabaldu dena –beste gauza asko ez bezala, merezimenduz–. Esperientziak diost bertsoekin euforia bereziki neurtzea komeni dela, unean iruditutakoaren hamarrena ere ez direlako izaten biharamunean. Lujanbiorenek aise gainditzen dute denboraren higadura makurra, baina Irungo Artaleku kiroldegian, 19.30ak gertu zirela, orduan eginarazi dute dar-dar. Sarriegik, kartzelan hurrenak, ez zekien ondo nora atera behar zuen, eta halere, ohi duen estilo lurtarrez, hitzik soberan ez duten esaldi indartsuz, hiru bertso puska josi ditu, irribarre eginaraziz, gainera –kartzelak derrigor hunkigarrista behar duela gezurtatuz–. Beste era batera, dar-dar, hark ere. Eta izorratu zaizkit eskema guztiak, ze, asko jota, dardara zerk ez didan sortzen geratu zait argi. Hortik aurrerakorik, apenas.

Horregatik, saio osteko sukar gozoan, otu zait epai irizpideak ezabatuko nituzkeela, eta puntuak banatzen dituztenei esango niekela: ahaztu potoak, esaldi joskurak, doinu aukeraketak, errimak eta oinak. Egin kasu Gabriel zaharrari. Epaitu dardara.

Kanal hauetan artxibatua: Bertsolari txapelketa 2017  |  Irun

Bertsolari txapelketa 2017 kanaletik interesatuko zaizu...
2017-11-20 | Kattalin Miner
Ongi etorri ikus-entzuleok

Azaroaren 19an Amurrion jokatu zen finalaurrekoetako bigarren itzuliko lehen saioa. Hauxe puntuek esan zutena: Sustrai Colina (701 puntu), Beñat Gaztelumendi (694,5), Jon Maia (681,5), Nerea Ibarzabal (675,5), Jon Martin (668,5), Etxahun Lekue (615).


2017-11-19 | Iņaki Murua
Dena emon ala Doraemon?!

Harritu egin nau Antena 3 telebistara Maddalen Arzallusek Irungo kanporaketan bota zuen bertsoa iristeak, baina badu lekua agurrean, artista senetik, umore jostarian eraikitako aleak telebista horretan, nik etxe horri buruz dudan iritzia izanda behintzat.

Zer pentsatu gehiago eman zidan euskal-erdarazko Telebistako albistegia irekitzeko bertso bera erabiltzeak. Bertsoak eta bertsolaritzak kate horri sortzen dion erakarmenaren berri ematen dit, noski bertsoari berari ezer kendu gabe, baina... [+]


2017-11-19 | Kattalin Miner
Ateak eta sarrailak

Azaroaren 12an Durangon jokatutako finalaurrekoaren kronika. Saioko puntuazioa: Aitor Mendiluze (740,5 puntu), Miren Amuriza (678,5), Jon Maia (675), Oihana Iguaran (671), Iñaki Apalategi (648) eta Miren Artetxe (639).


2017-11-16 | ARGIA
Zautela 01: Miren Artetxe
MULTIMEDIA - Zautela

Miren Artetxe bertsolaria bizi-bizi eta sakon elkarrizketatu du Kattalin Minerrek Zautela saioaren lehen alean. Hurrengo astean Sustrai Colinaren txanda izango da.


2017-11-15 | ARGIA
Badator "Zautela": Txapelketako bertsolariak Kattalin Minerren puntuei erantzunez

Azaroaren 16an, osteguna, ikusi ahalko dugu argia.eus-en lehen elkarrizketa: Miren Artetxe mintzo da bertan zorrotz eta sakon, Durangoko saioaren ostean txapelketa agurtu berritan.


2017-11-14 | ARGIA
ZOZKETA | Bertso Txapelketako finalerako bi sarrera bikoitz

Barakaldoko BECerako lau sarrera zozkatuko ditugu ARGIA JENDEAren artean. Bi sarrera bikoitz izango dira.


2017-11-13 | Miren Osa Galdona
Finalaurrekoen lehen itzulia: Iņaki Apalategik jarri du bigarren itzulira pasatzeko muga

Iñaki Apalategik jarri du Bertsolari Txapelketa Nagusiako finalaurreko bigarren itzulira sailkatzeko muga, 648 punturekin. Sailkapenaren lehen postuan Maialen Lujanbio dago, Irunen lortutako 750 puntukin. Gauzak horrela, hemezortzi bertsolaritatik bostek ia bi hankak BECeko finalean dituzte.


2017-11-13 | Kattalin Miner
Ateak eta sarrailak

Azaroaren 12an Durangon jokatutako finalaurrekoaren kronika. Saioko puntuazioa: Aitor Mendiluze (740,5 puntu), Miren Amuriza (678,5), Jon Maia (675), Oihana Iguaran (671), Iñaki Apalategi (648) eta Miren Artetxe (639).


2017-11-13 | Miren Osa Galdona
Mendiluze nagusitu da Durangon, finalaurrekoen lehen itzuliko azken saioan

2.100 lagunek bete dute Landako, bertso saioari giro beroa emanez. Aitor Mendiluze gailendu da 740,5 punturekin, bertsotan eroso eta erritmo bizian jardunda. Sei bertsolarietatik bost sailkatu dira finalerdietako bigarren fasera, Miren Artetxe izan da kanpoan geratu dena.


2017-11-06 | Kepa Matxain
Beste zera hori

Azaroaren 4an Maule-Lextarren jokatu zen finalaurrekoaren kronika. Saioko sailkapena: Beñat Gaztelumendi (694,5 puntu), Julio Soto (668,5), Nerea Ibartzabal (663), Etxahun Lekue (656,5), Nerea Elustondo (637,5) eta Beñat Iguaran (604).


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude