BECera begira: Zortzi finalistak, finaleko lanak eta gonbidatu bereziak

  • Abenduaren 17an 11:00etan hasiko da Txapelketa Nagusiko Finala. Zortzi bertsolariak erabakita daude: Unai Agirre izango da finaleko aurpegi berria eta Maialen Lujanbio beteranoena, seigarren aldiz jokatuko baitu. Orain arte txapelketan entzun ez dugun Amets Arzallus egungo txapelduna izango dute zain. 25na bertso kantatu beharko dituzte eta nazioarteko adituak ere izango dituzte entzule.


2017ko abenduaren 04an - 10:32

Honela geratu da sailkapen taula finalaurreko saio guztiak jokatuta:

Abenduaren 17an BECen Amets Arzallus aurreko txapeldunarekin (eta laugarren aldiz finalean kantatuko duenarekin) batera kantatuko duten 7 bertsolariak:

- Maialen Lujanbio (1.457,5 puntu). Txapelketa Nagusiko seigarren finala izango du.

- Aitor Mendiluze (1437). Bosgarren finala izango du.

- Igor Elortza (1.413). Laugarren finala izango du.

- Sustrai Colina (1.406,5). Bosgarren finala izango du.

- Aitor Sarriegi (1.403,5). Hirugarren finala izango du.

- Beñat Gaztelumendi (1.389). Bigarren finala izango du.

- Unai Agirre (1.363,5)

Bi finalaurrekoetan kantatzeko sailkatu ziren gainerako bertsolariak:

- Jon Maia (1.356,5)

- Jon Martin (1.339,5)

- Julio Soto (1.339,5)

- Nerea Ibarzabal ( 1.338,5)

- Jone Uria (1.337,5)

- Miren Amuriza (1.330,5)

- Agin Laburu (1.324,5)

- Oihana Iguaran (1.317)

- Alaia Martin (1.300,5)

- Iñaki Apalategi (1.281.5)

- Etxahun Lekue (1.271,5)

Finalaurreko bakarrean kantatu zuten bertsolariak:

- Miren Artetxe (639)

- Nerea Elustondo (637,5)

- Maddalen Arzallus (634,5)

- Aimar Karrika (605)

- Beñat Iguaran (604)

- Nahikari Gabilondo (600)

Finala bertatik bizituko duten nazioarteko adituak, elkarteak eta inprobisatzaileak

Ahozko kantu inprobisatua jarraitzen duten ikerlari hauek izango dira BECen, finala zuzenean jarraitzen:

- John Zemke: Missouriko Unibertsitateko Center for Studies in Oral Traditioneko egungo zuzendaria. 1986an sortu zen ikertegia John Foleyren eskutik eta ahozkotasunaren alorrean aitzindari eta erreferente nagusi da.

- Jacqueline Urla: ikertzaile estatubatuarra. Antropologian aditua, euskal identitatearen inguruko tesia egin zuen doktoretzarako eta gerora ere hainbat lan argitaratu ditu euskal kulturari loturik.

- Karin Barber: Birmingham Unibertsitateko antropologoa, herri kultura eta ahozko adierazpideak ditu interesgune.

Bestalde, Galizian regueifarekin eta Katalunian zein Mallorcan glosarekin lanean dabiltzan elkarteko ordezkariak izango dira BECen. Bertsozale Elkarteak eurekin duen harremanaren ondorio da hauen presentzia.

Eta nazioarteko inprobisatzaileak ere izango dira bertso finala aditzen: Kataluniako zein Mallorcako glosadoreak, Andaluziako trovadoreak, Sardiniako cantadoriak eta Kurdistango dengbêja.

Finalerako menua

11:00etan hasiko da finala goizean, eta bazkaltzeko etenaren ostean, 16:30etan hasiko da arratsaldeko saioa. Hauek dira finalean zortzi bertsolariek egingo dituzten lanak:

Goizean

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
  • Kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Arratsaldean

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean.
  • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.
  • Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Buruz burukoan

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
  • Binaka, gaia emanda, launa bertso zortziko txikian.
  • Kartzelako lana:
    1. Banaka, hitza gaitzat emanda, bertso bat bederatziko txikian.
    2. Gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolari txapelketa 2017
2017-12-24 | Kattalin Miner
Bazterren aroa, behingoz

Oraindik BECekoa liseritu baino, irentsi beharrean nago. Zer nolako finala eman digun zortzikoteak! Hasi eta buka. Bejondeizuela eta eskerrik asko, egun paregabea biziarazi diguzue!

Beraz bai, pozik nago, oso pozik txapelketak utzitako gazi-gozoak kendu ditudalako... [+]


Beltza nagusi

Begirazun zorrotzez ebaki zuen hitz bakoitza Maialen Lujanbiok, eta larrurik beltzenei jarri zien ahotsa euskal plaza entzutetsuenean: amabakarra, prostituta, yonkia izatea hautatu zuen eta subjektu hauen bizitzetara eraman gintuen, erru, erruki zein epai moraletatik urrun... [+]


2017-12-18 | Dani Blanco
Finaleko argazki galeria

Abenduaren 17an Barakaldoko BECen jokatu zen finala, Dani Blancoren iruditan.


Eguneraketa berriak daude