Casillatik Bilboko udaletxera, kaleak lepo eta oihu isila: presoak Euskal Herrira orain!

  • Egunak aurre egin ahala Euskal Herri osotik zetorren jende uholdea  ari zen jasotzen Bilbo apurka. Eguerdirako Alde Zaharra lepo zegoen eta 17:00 orduak iritsi ahala, Autonomia, Zabalburu Plaza, Hurtado Amezaga eta Buenos Aires kaleak herritarrez betetzen ari ziren, Sarek egindako deialdiari erantzunez.


2015eko urtarrilaren 10ean - 21:16
Argazkia: Dani Blanco / ARGIA
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Aurtengoan manifestazio moldea aldatu da eta Casillatik bakarrik atera beharrean, mobilizazioa Casillatik eta Udaletxetik abiatu da aldi berean, pankartarik gabe, Zabalburu Plazan bat egiteko. Hala izan da eta 17:45ean mutur banatik abiatu dira bi zutabeak, bietan presoen senideak protagonista, ohiko ilaratan banatuak.

 Antolatzaileek behin eta berriro azpimarratu dutenez, herritarrak eta presoen senideak ziren protagonista eta, gaurkoan, mobilizazioa sostengatu duten alderdi, sindikatu, erakunde eta herritar ezagunak bigarren mailan izan dira.

Protagonisten artean baziren pertsonak, senideak, baina baita ere sakabanaketaren istorio honetan klabe diren protagonistak: ibilgailuak, furgonetak, senideak astez aste espetxe barreiatuetara eramaten dituzten furgoneta solidarioak. Ostiraletan Espainia eta Frantziako errepideak nola, gaurkoan ere haiek ari ziren kaleak zabaltzen .

Udaletxetik abiatu eta hiru ordu laurdenera  iritsi dira lehen senideak Zabalburura, lehenbizi Udaletxetik abiatutakoak eta geroxeago Casillakoak, atera eta ordubetera eskas. Horrela, Casillatik eta Udaletxeraino kale osoa gainezka zegoen herritarrez, batzuk abiatu ere ez dira egin, kalea hartu eta kito; hori zen antolatzaileek megafoniatik azpimarratzen zutena, ez abiatzeko, helburua kaleak osorik betetzea zela eta.

 Lortu da, eta dozenaka milaka pertsonek beste behin ere Euskal Presoak Euskal Herrira aldarrikatu dute isilean. Lelo nagusiak zioen gisan, Now Euskal Herrira! Oihu gutxi izan da eta, oro har, parte-hartzaileek diziplina handiz bete dute Sarek egindako eskaera. Alabaina, "Euskal presoak etxera" eta "Euskal Presoak Euskal Herrira" etengabe entzun dira ibilbidean zehar.

Era guztietako konparaketak egin litezke iazko urtarrileko manifestazioarekin, baina bi behintzat nabarmenak. Iazkoa debekatua izan zen lehen unean eta horrek EAJk manifestazioarekin bat egitea ekarri zuen. Ondorioz, Bilbon elkartasun eta euforia puntu berezia bizi izan zen. Aurtengoan, euskal presoen aldeko aldarrikapena sendoa izan da Bilbon, baina giroa lasaiagoa zen.  Aurten EAJk ez du mobilizazioa sostengatu eta iazkoa debekuagatik sostengatu zuela azpimarratu du.

Ekitaldiaren amaieran Saroi Jauregi eta Fermin Muguruza aritu dira aurkezle lanetan. Maialen Lujanbio, Igor Elortza eta Amets Arzallus bertsotan; eta kantu eta doinu kontutan Aire ahizpak, Rafa Rueda eta Agus Barandiaran, besteak beste, milaka herritarrekin “Zain dago ama, zain aita” abesten.

Maite Mangado eta Hegoa Arakama presoen senideek ere parte hartu dute eta bai senideen eskubideak, bai presoenak errespetatzea eskatu dute, ez bihar, ez etzi,” orain”, horrek bai eskubideei eta baita bakeari ere mesede egingo dielako. Sakabanaketa mendekua dela azpimarratu dute, eta  ziur daudela denon arteko indarraz “dispertsioaren horma lurrarekin berdintzea lortuko dugula” . “Pausoz pauso elkarrekin bide hori egiteko deia egiten dizuegu”, luzatu diete herritarrei, sarea osatzeko deia gogora ekarriz.

Senide eta presoen ostean, argitxoak ziren gaur protagonista eta ekitaldiaren amaieran, milaka argitxo piztu dira milaka herritarren eskuetan, irudi indartsua lortuz.

Fermin Muguruza eta Saroi Jauregirenak izan dira azken hitzak. “Giza eskubide guztiak errespetatuko diren etorkizuna elkarrekin eraikitzeko, gaur, orain, presoen eta beren senideen giza eskubideak errespeta daitezen bermatzea dagokigu” esan du Ferminek. “Guztion artean lortuko dugu!, amaitu dute biek batera.

Eta jendea hasi da barreiatzen, tabernara, autobusera, etxera… eta haietako askok seguruenik Amets Arzalluzen bertso amaiera izango zuen gogoan: “ez da erraza urterik urte / jende gehiago lortzea /eta espero dugu hurrengo urtean / ospatzera etortzea”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan

Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte. 


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Jesus Maria Gomez Ezkerro preso iruindarra aske geratu da zigor osoa beteta

Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da. 


“Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea”

26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Ongietorrien auziko akordioak “borrokaren zilegitasuna” ezbaian jartzen duela salatu dute zenbait presok eta preso ohik

"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian. 


Txetxu Barrios Atarrabiako presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.


2025-06-12 | Gedar
2022tik hona, gutxienez 68 preso izan dituzte uhalekin loturik EAEko espetxeetan

Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]


Iruñeko espetxeko presoek tratu txarrak, birgizarteratzeko baliabide falta eta generoaren araberako desorekak sufritzen dituztela dio Salhaketak

Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.


2025-06-05 | ARGIA
Sorzabalen absoluzioari helegitea jarri dio fiskalak, eta bere kontrako epaiketa errepikatzea eskatu du

Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


40 minutu Iratxerekin

Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]


Ekainak 7an Amnistia Egunera batzeko deia luzatu du Askek

Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte. 


Sarek ‘Puzzlea osatu arte’ ekimena antolatu du, asteburuan 29 herri zeharkatuko dituena

Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Eguneraketa berriak daude