Diego de Haro Nafarroako liburu denden elkarteak 2017an argitaratutako hiru lan saritu ditu, tartean Silvia Federiciren Caliban eta sorgina saiakeraren euskarazko itzulpena.
Saritutako beste bi tituluak gaztelaniaz argitaratutakoak dira: Eduardo Halfonen Duelo eta Jesus Marchamalok idatzi eta Marc Torices-ek ilustratutako Cortazar, Julio Cortazar idazle argentinarraren inguruko lana.
Baina kasu honetan, nabarmendutako lan horiek bezainbesteko garrantzia du sariak berak, Nafarroako liburu denden gogoeta batetik etorri baita.
Katakrak liburu dendako Hedoi Etxartek Twitterren azaldu duenez, sari hau gremioarentzat jauzi bat izan da, “logistikaz arduratzetik (Liburuaren eguna, Liburu azoka) geure ogibideaz eta irakurketez eztabaidatzera” pasa direlako liburu dendetako kideak. “Solasaldi horien emaitza izan da sari hau”.
Izaera sinbolikoa du sariak, ez zaie irabazleei dirurik emango. Martxoaren 16an banatuko da.
Elkargunerako eta hausnarketarako espazio izateko sortu berri dute Eva Forest liburutopia Gasteizko erdigunean. Liburuak baino, jakintza dute oinarrian. Pentsamendua, memoria eta transmisioa. Pentsatzen gozatzea. Kafetegia eta liburu denda korridore labur batek eta umeen txokoak... [+]
Frantzian bereziki, baina mundu erdian barrena ibiltzen da Aritz Otazu XVI. eta XVII. mendeetako liburuen bila. Nafarroako eta Euskal Herriko historia ezagutzera ematea da bere pasioa eta zuzentzen duen Mintzoa Argitaletxearen xedea. Mintzatzen ematen du egun osoa: bezeroekin,... [+]
Danele Sarriugarte idazleak euskaratutako David Thoreauren Walden liburuak jaso du Nafarroako Liburu Denden Elkartearen euskarazko libururik onenaren saria.
Amazon ahalguztidunak bidalketa gastuak kobratu gabe banatzen ditu liburuak, baina liburu denda txikiek ezin dute halakorik egin, bizirauteko etekin duin bat jaso nahi badute. Horri aurre egiteko, zehazteke dagoen gutxieneko bidalketa gastu kopuru bat kobratzera derrigortuko du... [+]