Bilbora sartzeko bidesaria?

  • Bilboko Udaleko Zirkulazio zinegotziak egin du proposamena orain egun batzuk, Bizkaiko hiriburuan kotxe pribatuen joan-etorriak murrizteko.

Itsaso Zubiria Etxeberria @itsasozubiria
2017ko ekainaren 20a
(Argazkia: vatservices.es).

Alkateak ezezko jarrera hartu du, eta Ekologistak Martxan taldeak oharra kaleratu du proposamena zalantzan jarriz.Zergatik jartzen dugu zalantzan Bilborako sarbidean bidesaria jartzea? izenburuarekin bidalitako prentsa-oharrean talde ekologistak adierazi du ados daudela proposamenak dituen helburu eta metodologiarekin, alegia, ados daudela motordun ibilgailu pribatuen joan-etorriak murriztearekin eta sinetsita daudela horrelako helburuek emaitzak izan ditzaten zuzeneko neurriak hartu behar direla. "Kasu honetan, ibilgailu pribatuen mugimenduen aurka”, diote, “oso ondo egon arren neurri alternatiboak aurkezteak soilik ez duela funtzionatzen”.

Hirigintzako Mugikortasun Plan Jasangarriaren bueltan dator eztabaida, eta oharrak azpimarratzen du “350.000 biztanleko hiriburu txikia dela, sarbide asko dituela eta horrek asko zailduko lukeela teknikoki eta ekonomikoki bidesari sistema eraginkorra jartzea”. Beraz, proposatzen ditu mugikortasun planean sartzeko hainbat neurri: hala nola, motordun ibilgailuei abiadura murriztea, biribilguneen partez parkeak eta bidegurutzeak jartzea, eskuineko aldeko aparkalekuak ekiditea bizikletak arriskurik gabe ibil daitezen, edo hainbat kale oinezkoentzat lehenestea.

Kanal hauetan artxibatua: Mugikortasuna  |  Bilbo  |  Hirigintza  |  Ekologistak Martxan

Mugikortasuna kanaletik interesatuko zaizu...
"AHT modu paregabea da diru publikoa esku pribatuetara abiada handian pasatzeko"

Alfontso Gartziandia naiz, 45 urte ditut eta Aratzurin bizi naiz. Urteak daramatzat AHT Abiadura Handiko Trenaren kontra borrokatzen. Proiektu hori zentzu askotan da kaltegarria eta, nire ustez, ez dago nondik eutsi. AHTren kontrako mugimendua hoztu egin da Nafarroan, eta berpizteko asmoz, berriki Tren Sozialaren aldeko eta AHTren kontrako Iruñerriko plataforma sortu dugu Oltza Zendea, Itza, Egillor eta Orkoiengo hainbat bizilagunek.


2017-07-18 | Jon Torner Zabala
Eta zuk, txirrindulari zaren horrek, zergatik ez duzu zergarik ordaintzen?

“Bizikletan dabiltzanek ere ordaindu beharko lituzkete zirkulazio-zergak”. Solaskide batek egin zuen proposamena, autoen eta bizikleten arteko elkarbizitzaz eztabaidatzen ari ginela. Batzuk alde, kontra besteok, diruz ordaindutako eskubideak erdigunean jarrita.


2017-07-09 | Juan Mari Arregi
AHT: lotsak eta erantzukizunak

Eusko Jaurlaritzak, bost hilabete lehenago gonbidatu bazuten ere, ez zuen AHTri buruzko mahai-inguru batean egon nahi izan. Deseroso eta lotsatuta ote dago halako diru xahutzearen aurrean?


2017-06-08 | Erran .eus
Bidasoko mugaz gaindiko lehen bizikleta martxa egingo du Ederbideak

Bidasoko Bide Berdeko mugaren alde bateko eta besteko bizikleta zaleak batzeko ibilbidea izango da. Ederbidea Nafarroa, Gipuzkoa eta Lapurdiko lurretan barna mugikortasun iraunkorra sustatzeko proiektua da.


"Txirrindulariak ez harrapatzeko gakoa kontzientziazioa da, ez isunak"

Geroz eta ugariagoak dira txirrindularien istripuak, autoek harrapatuta. Valentziako harrapaketak eta Ane Santesteban, Chris Froome edo Nicky Hayden profesionalen istripuek mahai gainean jarri dute arazoa. Zergatik harrapatzen dituzten autoek txirrindulariak?


2017-05-24 | Xabier Letona
EH Bildu eta Aranzadiren artean liskarra sortu duen Pio XII etorbidearen plana onartu du Iruñeko Udalak

Iruñeko Udalak Pio XII etorbidearen berritzea onartu du. Milioi eta erdi euroko aurrekontua du planak eta  sei hilabetetan has daitezke lanak. Proiektu honen harira tentsioa izan da azken asteetan alkatetza duen EH Bildu eta udal gobernuko Aranzadi taldearen artean.


"Hirietako mugikortasuna gizarteko arazo askoren isla da"

Aitor Balbas dut izena, eta mugikortasun eredu berria nahi dut Iruñearentzat. Helburu horrekin dihardugu 8-80 plataformako kideok. Autoak dira hiriko erregeak, eta gure ustez, beren lekua garraio publikoak, oinezkoek eta bizikletek hartu beharko lukete. Modu horretan, Iruñea hiri askoz jasangarri eta seguruagoa izango litzateke.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude