Aresti “berpiztuz” Bilbo euskalduntzeko bide-orria aurkeztu dute

  • “Euskalduntasun urbanoa” garatzeko proposamena aurkeztu du Bilboko EH Bilduk astearte goizean, Udaletxeko eskaileretan egindako ekitaldiaren bidez. Hiriko euskaldun guztien hizkuntza eskubideak bermatuko dituen ordenantza egitearen alde agertu dira, besteak beste.


2015eko apirilaren 28an - 17:57
Gabriel Aresti 40 urte eta gero "berpiztu" dute, euskararen bide orria aurkezteko egindako performance gisako ekitaldian.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Alba Fatuarte eta Xabier Landabidea, datozen hauteskundeetarako hautagaiek aurkeztu dute, “berpiztutako” Gabriel Aresti baten laguntzaz, EH Bilduren egitasmoa euskararen alorrerako. Esan dutenez, “euskalduntasun urbanoa garatzeko bidean, ezinbestekoa izango da politika ausarta egitea, integrala, lehen mailakoa, tamaina horretako inbertsioak eginez”.

Hala, Euskara Saila Alkatetzak kudeatzea planteatu dute, eta haren jarduna gainerako sail guztietan txertatzea.

Aurkeztutako bide orriak euskara plan berria diseinatzea aurreikusten du. Horren barruan egongo litzateke Bilbon bizi diren euskaldun eta euskara ikasle guztien hizkuntza eskubideak bermatuko dituen ordenantza sortzea, eta ezagutza eta erabilera sustatzeko programak abian jartzea.

Arnas guneak identifikatzeko eta babesteko, eta espazio berriak sortzeko balioko duen Euskararen Mapa bat egitea proposatu dute hautagaiek. Beren burua euskaldundu nahi duten bilbotarrei laguntzeko behar adina inbertsio egitea ere ezinbestekotzat jo dute.

Bide orriaren beste osagai bat euskaraz ikasteko aukera ziurtatzea da. “Gezurra dirudien arren, euskarazko hezkuntzarako eskubidea ez dago bermatuta Bilboko auzo guztietan", adierazi dute; "Otxarkoagan, esaterako, ez dago euskaraz ikasteko aukera eskaintzen duen hezkuntza zentro bakar bat ere".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza politika
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!