Bi errefuxiatuk botako dute Aste Nagusi Piratako txupinazoa

  • Donostiako Piratek jakinarazi dute jaien irekiera errefuxiatuen egoera ikustarazteko baliatuko dutela. Bi errefuxiatu arduratuko dira txupina botatzeaz. Aurten orduz aldatu dute deialdia indartze aldera: abuztuaren 13an izango da, 18:30ean Flamenka gunean, kaian.


2016ko abuztuaren 05an - 10:52

"Piratontzat funtsezkoa den balore bat oinarri hartuta lan egiten duten eragileek botatzen dute Aste Nagusi Pirata irekitzeko txupinazoa", diote.

Piratek adierazi dute "errefuxiatuen drama mahai gainean jartzeko beharra" sentitzen zutela. "Europar Batasuneko agintari politikoak modu lotsagarrian jokatzen ari direla eta gudatik eta pobreziatik ihesean ari denari ezin zaiola hesirik jarri uste dugu. Are gehiago, beren herrialdeak hankaz gora jarri dituztenak Mendebaldeko potentziak direnean".

"Babesleku izango den kai segurua eskaini nahi diegu Kantauriko kostan, gure hirian. Guk argi daukagu: bizirautea ez da delitua, ongi etorri errefuxiatuak".

Katherina ukrainarra eta Hassanna sahararra izango dira txupinazoa botako duten bi errefuxiatuak.

Txupinazoa bota ohi duen eragileak presentzia izaten du Aste Nagusi Piratan Matti pertsonariaren bidez. 2012an Martuteneko auzo elkartea izan zen, 2013an Etxe kaleratzeak Stop! kolektiboa, 2014an Abortoaren aldeko mugimendua eta pasa den urtean Irutxuloko Hitza.

Ezkila kapitaina Aingura kofradiaren esku

Urtez urte aldatzen doan Ezkila kapitainaren ardura, aurten Aingura kofradiari egokituko zaio. "Ingurugiroari izan beharreko errespetuan, bertako ekonomia sareen bultzatzaile sutsuak, ingurugiroa zaintzea eta jaia egitea bateragarriak direla erakusten egiten du lan kofradia honek. Pixkanaka pixkanaka Aste Nagusi Pirata eraldatzeko urratsak ematen laguntzen digu Aingurak", diote.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jai herrikoiak
Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.

 


Ehun bat eragilek Mugimendu Sozialistak txosnetan parte hartzea defendatu dute

"Mugimendu Sozialista gure herriaren errealitate politiko eta sozialaren parte da, eta ideologia baztertzailerik ez duen beste edozein eragilek bezala, espazio zabaletan eta jai herrikoien antolaketan parte hartzeko eskubidea dauka", adierazi dute oharrean. Makina bat... [+]


2024-02-14 | ARGIA
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
"Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera"

Villabonako Berdura plaza bete dute herritarrek otsailaren 13 iluntzean, Tolosako inauterietan Ertzaintzak gazte bati begia larri zauritu ziola salatzeko. Bere aitak azaldu ditu begian dituen lesio larriak eta Ertzaintzaren jokabidearekiko haserrea plazaratu du: "Ez da... [+]


Irungo inauterietako kartel irabazlea adimen artifizialak egina dela salatu dute

Irungo inauterietako kartel lehiaketa irabazi duen gizonak adimen artifizial bidez sortu du irudia, ziurtatu du Luis Doviso diseinatzaileak: “Iruzur egin du, bere burua egiletzat aurkeztu duen pertsonak ez duelako kartela egin, makina batek baizik”. Jakin gabe,... [+]


Eguneraketa berriak daude