Bestetan hondakinak murrizteko Nafarroako Gobernuaren kanpaina Leitzan abiatu da

  • Baxera berrerabilgarria estrenatu zen San Joan bezperako herri afarian, baita Lesakako Tantirumairu Ikastolaren bestan ere. Hemendik irailera bitarte eginen diren 28 ospakizunetan 13.000 lagunek erabiliko dituzten baxera berrerabilgarriak aurkeztu zituzten ekainaren 23an Leitzan, San Joan bezperako herri afarian. Asteburu honetan, Lesakako Tantirumairu ikastolako bestan ere erabili dituzte, baita Lekunberrin, Obanosen, Garesen eta Berbinzanan ere.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 26an - 10:22
Leitzako udaletxean egin dute baxera berrerabilgarriaren aurkezpena. (Argazkia: Erran.eus)

Eskualdean, uztailean Elizondoko bestetan eta Baztandarren Biltzarran ere erabiliko da, Donezteben eta Iturenen (Malerrekako Mankomunitatea), abuztuan Beran eta Etxalarren eta irailean Urrozko bestetan.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administraziorako Departamentuko Hondakinen Prebentzio Bulegoak eta Hondakin Kontsortzioak sustatu dute ekimena, GAN-NIK erakundearen laguntzarekin. Izan ere, onartu berri den Hondakinen Foru Legearen arabera, 2020. Urtetik aitzinera debekatua egonen da erabili eta botatzeko baxeraren erabilpena.

Leitzako aurkezpenean, Isabel Elizalde, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administraziorako kontzeilaria; Unai Loiarte, Mendialdeko Zerbitzuen Mankomunitateko presidentea eta Goizuetako alkatea; Mikel Zabaleta, Leitzako alkatea eta Iñaki Urrizalki, Nafarroako Hondakin Kontsortzioko kudeatzailea.

Varazdin Fundazioa da baxera-hornitzailea, baita hau biltzeaz eta garbitzeaz arduratzen dena ere. Gaur egun, dibertsitate funtzionala duten 70 lagunek lan egiten dute Varazdin Fundazioan.

Albiste hau Erran.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
Espainiako Estatuan inoiz baino ur gehiago botilaratu da, eta behera egin du Hego Euskal Herrian

2022an errekor historikoa hautsi zen Espainiako Estatuan, ia 8.700 milioi litro ontziratu baitziren, Geologia eta Meatzaritza Institutuaren estatistikaren arabera. Aurreko urtean baino 580 milioi gehiago dira horiek, eta 2019an ezarritako mugarria baino % 4,8 gehiago.


Plastiko-fabrikatzaileek iruzur egin dutela erakusten du txosten batek

Sektoreko enpresek hamarkadak daramatzate praktika sustatzen, nahiz eta ebidentziak izan ez dela bideragarria, Center for Climate Integrity-ren ikerketa baten arabera.


Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


Aierdik dio Artaxoan ez zela jaso behar Gipuzkoatik zetorren inongo hondakin likidorik

Artaxoako konpostatze plantara Gipuzkoatik Nafarroara bidalitako lixibiatuek Nafarroako Gobernuko eta Gipuzkoako Diputazioaren arteko hika-mika piztu dute. Ostegun honetan Jose María Aierdi kontseilari nafarrak gaitzetsi egin ditu atzo José Ignacio Asensio diputatu... [+]


Eguneraketa berriak daude