Belfasteko erraustegi proiektua bertan behera utzi dute epaileek

  • Ipar Irlandako Apelazio Auzitegiak behin betiko erabakia eman du: legearen kontrakoa da Mallusken eraiki nahi duten erraustegiari emandako baimena. Goi funtzionario batek baimen hori eman izana Ostiral Santuko akordioen kontrakotzat jo dute epaileek eta balio gabe utzi. Beren poza adierazi dute proiektuaren kontra No-Arc21 elkartean borrokatu diren herritarrek.

Zero Zabor @zero_zabor
2018ko uztailaren 09a
Erraustegiaren aurkako ekintzaileak eta beren abokatuak epaitegiaren atarian garaipena ospatzen.

Indaver konpainiak (Becon filialaren bitartez) Belfasten eraiki nahi duen erraustegiari bidea itxi diote epaileek, hura legeztatzeko baimenak era ez legalean eskuratu zituelakoan. Hasieratik polemikoa den Malluskeko erraustegiak 2015ean ezezkoa jaso zuen orduan Ingurumen ministroa zenak emanik, hondakinen kudeaketa egoki ez planteatzeagatik eta gizakien osasunari arriskuak eragiteagatik.

Hiriburutik oso hurbil Mallusk herriko Hightown auzian eraiki nahi duten erraustegiak kiskaliko lituzke Belfast eta 10 udalerri gehiagotako hondakin nahasiak, Arc21 elkargoak biltzen dituen udalek sortuak, eta hasiera batean 240 milioi libra kostatuko litzateke, 272 milioi euro.

Gero, ordea, Ipar Irlandako krisi politikoarekin ministroek karguak utzi zituzten, hondakinen kudeaketarako baimenak Ingurumen ministeriotik Azpiegituren ministeriora pasatu eta... ministrorik ezean goi funtzionario batek eman zion baimena erraustegiari 2017an.

Becon (Indaver) korporazioak sortutako irudian, Belfasteko Mallusk erraustegiak edukiko lukeen itxura.

Orain Apelazioko Auzitegiak arrazoi eman die erraustegiaren kontrako ekintzaileei eta, gainera argi eta garbi esan du gai hau "polemikoa" eta "garrantzitsua" izanik  "[Ostiral Santuko] Itunaren eta 1998ko [Ipar Irlandako] legearen letraren eta izpirituaren kontrakoa da honelako erabakiak ministro baten eskurik gabe funtzionarioek ebaztea".

Albistea jakindakoan beren poza azaldu dute Malluskeko erraustegiaren kontra ahalegindu diren herritarrek eta baita proiektuaren kontra egon diren SDLP eta Sinn Fein alderdietako buruak ere.

Inguruko baserritarra erraustegiaren kontrako protestan.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Hondakinen kudeaketa  |  Irlanda

Hondakinen kudeaketa kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-19 | Zero Zabor
Australian Sydneyko mega-erraustegi proiektua atzera bota dute, kutsadura arriskuengatik

Australian Sydney hiri ondoan eraiki nahi zuten erraustegi erraldoi baten planak blokeatuta geratu dira Plangintza Batzorde Independenteak erabaki ostean 'segurtasun falta' atzeman duela haren kutsadurak gizakiengan eta ingurumenean eragingo lituzkeen kalteez.


2018-07-18 | Zero Zabor
Mexikoko udal gobernu hautatu berriak erraustegi proiektua geldiaraziko du

Manuel Lopez Obrador eta Morenak Mexikoko hauteskundeetan lortutako garaipena iritsi da Maxiko hiriburuko udal gobernura ere. Metropoliaren legebiltzarrean, hautetsi berriek argi eta garbi adierazi dute aurreko legealdiaren amaieran modu irregularrean onartutako erraustegi proiektuak atzera botako dituela.


2018-07-16 | Zero Zabor
Buenos Airesek ezingo du erraustegirik eraiki, auzitegiak lege aldaketa ezabatuta

Elena Liberatori epaileak Buenos Airesko udal gobernuari debekatu dio hondakinak erre ahal izatea. Udalak joan den maiatzean ezkutuka eta eztabaida publikorik gabe bozkatu zuen zaborren errausketa baimenduko lukeen lege aldaketa eta orain auzitegiak agindu dio horrelakorik ebaztekotan eztabaida eta bozketa publikoz egin behar duela.


2018-07-13 | Zero Zabor
Erraustegiaren lanengatik berriro moztu dute Zubietatik Usurbilerako bidea

Zubietako erraustegira gasa eramateko obrei ekin diete berriz, iaz urte garai honetan gertatu bezala. Duela urtebete, Amidi inguruan egin zituzten lanok, Donostialdekoa den eremuan. Oraingoan, Amiri baserriaren eta Santuenea auzoaren artean, Usurbil aldeko lurretan. 


Angula ustelak

Ainhoa eta Inakik 40 miliun euro ordaindu beharko dituztela entzuna ginuen angula ustel ixtorio zerbaitengatik. Hainbeste diru pagatu behar izateko zer nolako kaltea egin ote dute Hego Aldeko euskaldun hautetsi hauek.


2018-07-04 | Usurbilgo Noaua
Usurbildarrek erraustegiaren aurkako parodiarekin amaitu dituzte festak (bideoa)

Usurbildarrek ozen oihukatu dute “Ez, ez, ez, errausketarik ez!”, jaien amaieran. Azken trakaren aurretik, festak hasi bezala amaitzeko tartea hartu da aurten. Urte luzez, herrian haserrea eta kezka eragiten segitzen duen erraustegiaren aurkako parodia batekin.


2018-07-04 | Guaixe .eus
"Nafarroa itzultzearen alde": latak eta botilak bueltatzeagatik saria

Retorna elkarteak Greenpeace, Ekologistak Martxan, Emausko Trapuketariak, 3 R Konpainia, Acción Clima eta Recircula elkarteekin batera Nafarroa, itzultzearen alde kanpaina martxan jarri du eta foru geografian barna ibiliko da hurrengo asteetan. Emausko Trapuketariak-eko Andoni Romeok esan duenez, “Nafarroako Hondakin Legea onartu berri denean, zirkulu-ekonomiaren sektoreak eta hainbat elkarte ekologistek prozesu hau lagundu nahi dugu, Nafarroa iraunkortasunarekin konprometituta... [+]


2018-07-03 | Zero Waste Europe
Plastikozko kutsadura: gobernuek beren benetako aurpegia erakutsi dute Plastikozko Poltsarik Gabeko Egunean

Europar Batasuneko estatuak atzera ari dira geratzen erabilera bakarreko plastikozko zorroak debekatu eta plastikozko kutsadura eragozteko bidean, hala ohartarazi dute ZWE Zero Waste Europe eta SFE Surfrider Foundation Europe erakundeek Plastikozko Poltsarik Gabeko Nazioarteko 9. egunean. ZWEeko Ariadna Rodrigok eta SFEko Justine Maillotek sinatu dute hori azaltzen duen txostena.


2018-07-02 | Zero Zabor
Bartzelonako fiskaltza ikertzen ari da Sant Adria de Besoseko erraustegia kutsaduragatik

El Periodico de Catalunyak zabaldu duenez, Bartzelonako Ingurumen fiskaltza ikertzen ari da Sant Adria de Besoseko erraustegia, dioxina eta kiratsezko kutsaduragatik. Orduko 45 tona zabor nahasi kiskaltzen ditu Espainiako estatuko bigarren erraustegi handiena den horrek.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude