Bea Etxebarria, Iñigo Zapirain eta Saioa Sanchez euskal preso politikoen aurkako epaiketa

  • Ekainaren 6an, Espainiako Audientzia Nazionalean Bea Etxebarria, Iñigo Zapirain eta Saioa Sanchez euskal preso politikoen aurkako epaiketa berri bat hasiko da. Oraingoa 2015ean egindako beste baten errepikapena da, izan ere herrialde horretako Auzitegi Gorenak epaia bertan behera utzi baitzuen Beak eta Iñigok pairatutako torturak ez zituztelako ikertu.


2018ko ekainaren 05an - 11:31
Milaka dira Audientzia Nazionala deritzan auzitegi horretatik pasatutako euskal herritarrak, eta milaka dira bertako epaileen aurrean apurtuta,

Frankismoan sortu zuten Ordena Publikoaren Auzitegia, eta frankismoa eta gero izena Audientzia Nazionalaren ordez aldatu zioten operazio estetiko baldarrean. Eta epaitegi horrekin egin bezala, gauza berbera egin zuten Estatu espainolaren gainontzeko erakunde eta ordezkariekin ere, epaileetatik polizietaraino, Gobernutik botere ekonomikoetaraino, Francoren ideien ordezkaritza egiten duten alderdietatik sistema ustel horren kudeaketan parte hartzearen truke herria traizionatu eta saldu zuten alderdietaraino.

Milaka dira Audientzia Nazionala deritzan auzitegi horretatik pasatutako euskal herritarrak, eta milaka dira bertako epaileen aurrean apurtuta, kolpatuta eta umiliatuta igaro direnak. Bea Etxebarriak aurreko epaiketan kontatu zuen komisariatik atera zutenean epaileari azaldu zizkiola pairatutako torturak, eta epaileak “euria entzuten duena bezala” jokatu zuela salatu zuen.

Tortura, beraz, ez da haien onetik kanpo zeuden zenbait funtzionariok aurrera eramandako praktika izan, baizik eta disidenteak zigortzeko makinaria oso baten emaitza

Tortura, beraz, ez da haien onetik kanpo zeuden zenbait funtzionariok aurrera eramandako praktika izan, baizik eta disidenteak zigortzeko makinaria oso baten emaitza. Makinaria horren parte dira poliziak, baina baita epaileak, fiskalak, epaitegietako auzi-medikuak, polizien aurrean kokiltzen diren ofiziozko abokatuak, bitarteko hauek guztiak bermatzen dituzten politikariak eta, nola ez, torturaren aldeko iritzia sortzeko ezinbestekoak diren enpresari handien komunikabideak ere.

50 urte igaro dira Txabi Etxebarrieta erail zutenetik. Faxismoaren aurka borroka egiteagatik lapurtu zioten bizitza. Bost hamarkada beranduago gudariak zigortzen jarraitzen dute Txabik borrokatu zuen sistema berberari aurre egiteagatik eta askatasunaren alde aritzeagatik.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak bere elkartasuna adierazi nahi die Saioa Sanchez, Bea Etxebarria eta Iñigo Zapirain gudariei eta eskerrak eman nahi dizkie Euskal Herriaren askatasunaren alde erakutsitako jarrera eredugarriagatik. Era berean, esan nahi dugu Audientzia Nazional espainolari borrokalari iraultzaileak epaitzeko ez diogula inolako zilegitasunik onartzen. Gudariak direlako, amnistia!

            Euskal Herria, 2018ko ekainaren 5a.
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


Joxe Arregi oroitu dute heriotzaren 43. urteurrenean, Zizurkilen

Torturapean hil zuten zizurkildarra gogoratzeko ekitaldia egin dute igandean. Tortura aitortu eta erreparatzeko bitarteko gehiago eskatu dituzte.


Euskal Herriko torturatu guztiak saretzeko ekimena aurkeztu dute Torturaren Aurkako Egunean

Euskal Herriko Torturatuak Saretzeko Talde Sustatzaileak aurkezpen agerraldia egin du Bilbon. Torturatu guztiak batuko dituen sare bat osatzeko lan egingo dute, eta topaketa bat iragarri dute urtebete barrurako. Torturaren aitortzan torturatuak agente aktibo izate aldarrikatu... [+]


2024-02-11 | Nekane Txapartegi
Ubelduak moretuz, tortura itzaletik argitara

1999ko martxoan Aiztondo bailaran jazotako gertaera latzak ez ziren eraso isolatuak izan, Espainiako Estatuak Euskal Herriaren aurka emandako beste urrats errepresiboaren zati baizik. “Todo es ETA” (Dena da ETA) doktrinaren menpean, atxilotu eta inkomunikaziopean gu... [+]


Eguneraketa berriak daude