"Auzo segurua, bizitza duen auzoa da", Otxarkoagako auziaz beste ikuspegi bat

  • Ostegunean Bilboko Otxarkoaga auzoan izandako hilketak, auzoaren segurtasunaren inguruko eztabaida piztu du. Zenbait hedabidek eta pertsonek zabaldu duten ikuspegiarekin ez dago ados Karlos Renedo Otxarkoagako herri mugimenduko kidea.


2018ko urtarrilaren 23an - 11:39
Arg: Ignacio Perez

Ostegunean andre gizon batzuk hilik agertu ziren Otxarkoagako etxe batean. Zantzu guztien arabera lapurreta batean hil zituzten. Ertzaintzak bere gain hartu du ikerketa eta ostegunetik hiru adingabe atxilotu ditu auziarekin lotura izan dezaketelakoan. Ostiralean manifestazioa egin zuten auzoan hilketak salatu eta segurtasuna eskatzeko.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak segurtasunaz duen ikuspegiarekin ordea ez dator bat Renedo. “Aburtok segurtasuna polizia eta kamerekin nahasten du. Auzo segurua, bizitza duen auzoa da”, idatzi du twitterren herri mugimenduko kideak. “Estatistiken arabera Otxarkoaga delitu gutxien dauden bigarren auzoa da Bilbon” gaineratu du.

Auzoaren jatorriari erreparatzea garrantzitsua da, egungo arazoez hitz egiterakoan. Otxarkoaga langile auzoa da. Duela hamarkada batzuk migrazioa handia bizi izan zuen auzoak, “esku lan merkearen truke etorri ziren gure aurreko asko” dio Renedok.

Egun ere, ezberdintasun sozial handia bizi dute. Bilboko beste auzo batzuekin alderatuta, errenta hiru bider txikiagoa da. “Urte luzez auzoan egin diren inbertsioak oso baxuak izan dira beste batzuekin alderatuta” salatu du gazteak. Egun inbertsio falta horren ondorioak pairatzen ari direla uste du.

Otxarkoagan bizi dituzten arazoei, “modu integralean” egin behar zaiela aurre adierazi du. “Aktibitate ekonomikoa, urbanismoa, hezkuntza, eraikinen konponketa, zerbitzu publikoak... soluzio baten bidean ezinbesteko baldintzak dira”. Hausnarketa hauek twitterren zabaldu ditu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Delinkuentzia
Aurreko urtean baino %13 gehiago
6.143 indarkeria matxista kasu erregistratu dira 2022an Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan

Urteko delinkuentzia kasuen txostena aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean. Guztira, 6.143 kasu zenbatu dituzte indarkeria matxistarekin zerikusia dutenak, gehienak bikotekidearen edo bikotekide ohiaren aldetik jasandakoak.


Hamar lagun atxilotu dituzte Donostian Poliziari objektuak jaurtitzeagatik

Lau agente zauritu dituzte ostegun gauean egondako istiluetan. Gazteetako bi adingabeak direnez, askatu egin dituzte. Donostiako Aste Nagusiko “ez-jaietan” beste hainbat atxilotu egon dira antzeko ekintzengatik.


Irria jardunaldietarako materiala lapurtu diete Bilboko Konpartsei

Abuztuaren 25etik 29ra bitartean egingo dituzte Bilboko Irria jardunaldi kulturalak. Konpartsek bertan behera utziko dituzte ekitaldi batzuk, antolakuntzarako behar dituzten “balio handiko” gauzak ebatsi dizkietela atzeman ondoren.


2021-08-03 | Ahotsa.info
Mutiloako taberna bateko komunetan kamara izkutu batekin grabaturiko emakumeei elkartasuna adierazi diete

Mutiloako taberna batean emakumeen komunetan gizon batek grabaketak egin dizkie hainbat emakumeei, eta indarkeri mota honen aurka altxatzeko deia luzatu du Aranguren ibarreko mugimendu feministak.


Hiru pertsona epaitegira, Zornotzako talde erasoagatik

Igandean Lemoako gazte bati Zornotzan emandako jipoiagatik zortzi pertsona atxilotu dituzte. Adin nagusikoak diren hiruk Durangoko epaitegian deklaratuko dute ostiralean; adin txikikoentzako zentroetara eraman dituzte beste lau, eta azken adingabea zaintzapeko askatasunean... [+]


Eguneraketa berriak daude