Urruñako txertaketa guneari su eman diote

  • Uztailaren 17-18ko gauean gertatu da sutea. Jerome Bourrier Baionako prokuradoreak “nahita egindako erasoa” izan dela esan du, eta Polizia Judizialak ikerketa abiatu du.


2021eko uztailaren 19an - 07:48
Azken eguneraketa: 10:02
Urruñako txertaketa gunea. Argazkia: Eitb

Urruñako txertaketa guneari su eman diote uztailaren 17-18ko asteburuan. Jerome Bourrier Baionako prokuradoreak “nahita egindako erasoa” izan dela adierazi du, “zalantzarik gabe”, eta fiskaltzak Baionako Polizia Judizialari ikerketa abiarazteko eskatu dio. 

France Bleu hedabidearen arabera, suhiltzaileak gaueko hirurak aldera heldu ziren lekura, eta sua hasi zen hainbat puntu aurkitu zituzten gasolinaz bustita. France info kateak esan duenez, auzoko batek deitu zien suhiltzaileei, sua eta gunetik korrika alde egiten ari zen lagun talde bat ikusi ondoren. Kalteak handiak izan ez diren arren, txertoak emateko erabiltzen den Iturbidea kiroldegiaren ondoko karpa partzialki erreta geratu da.

Erasoa onartezina izan dela salatu dute hainbat agintari publikok. Phillipe Aramendi Urruñako alkateak onartu du jazoeraren ondoren "haserre eta atsekabetuta" dagoela. Daniele Bideondo-Baron Urruñako Gizarte Gaietarako zinegotziak, berriz, askok pandemiaren aurrean izan duten jarrera kritikatu du. Sud Ouest komunikabideari adierazi dionez, “bakoitzak nahi duen iritzia izan dezake txertaketari buruz”, baina gertatutakoak “urruñar guztiei egiten diete kalte”.  

Kontrako ekintzak

Sutea Macron presidenteak pandemiari aurre egiteko neurri berriak iragarri ondotik gertatu da. Pass sanitaire edo osasun pasaportea eta derrigorrezko txertaketa izan dira hartutako erabaki garrantzitsuenak, eta Frantzian zehar hainbat protesta egon dira horien aurka.

Txertaketari berrekin

Jazotakoa ikertu bitartean, Bideondo-Baronek asteazkenetik aurrera berrekin nahi dio Urruñako txertaketa kanpainari: zentroa asteazken eta ostiraletan zabalduko dute berriro, abuztuaren amaierara arte. Hitzordua eskatzeko, 05 59 47 95 08 telefonora deitu behar da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Delinkuentzia
Aurreko urtean baino %13 gehiago
6.143 indarkeria matxista kasu erregistratu dira 2022an Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan

Urteko delinkuentzia kasuen txostena aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean. Guztira, 6.143 kasu zenbatu dituzte indarkeria matxistarekin zerikusia dutenak, gehienak bikotekidearen edo bikotekide ohiaren aldetik jasandakoak.


Hamar lagun atxilotu dituzte Donostian Poliziari objektuak jaurtitzeagatik

Lau agente zauritu dituzte ostegun gauean egondako istiluetan. Gazteetako bi adingabeak direnez, askatu egin dituzte. Donostiako Aste Nagusiko “ez-jaietan” beste hainbat atxilotu egon dira antzeko ekintzengatik.


Irria jardunaldietarako materiala lapurtu diete Bilboko Konpartsei

Abuztuaren 25etik 29ra bitartean egingo dituzte Bilboko Irria jardunaldi kulturalak. Konpartsek bertan behera utziko dituzte ekitaldi batzuk, antolakuntzarako behar dituzten “balio handiko” gauzak ebatsi dizkietela atzeman ondoren.


2021-08-03 | Ahotsa.info
Mutiloako taberna bateko komunetan kamara izkutu batekin grabaturiko emakumeei elkartasuna adierazi diete

Mutiloako taberna batean emakumeen komunetan gizon batek grabaketak egin dizkie hainbat emakumeei, eta indarkeri mota honen aurka altxatzeko deia luzatu du Aranguren ibarreko mugimendu feministak.


Hiru pertsona epaitegira, Zornotzako talde erasoagatik

Igandean Lemoako gazte bati Zornotzan emandako jipoiagatik zortzi pertsona atxilotu dituzte. Adin nagusikoak diren hiruk Durangoko epaitegian deklaratuko dute ostiralean; adin txikikoentzako zentroetara eraman dituzte beste lau, eta azken adingabea zaintzapeko askatasunean... [+]


Eguneraketa berriak daude