Atxiloketak ez zirela beharrezkoak berretsi du Barkosek

  • Ahal Dugu-ren iritziz, "larria" da gertakariak "terrorismotzat" jotzea eta EH Bilduk espetxeratuak askatzeko eskatu du.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko azaroaren 16an - 08:15
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

PPNk eta UPNk hala eskatuta Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakariak Altsasuko atxiloketez hitz egin du Nafarroako Parlamentuan. Gertatutakoa ezin dela "taberna giroko eztabaida batera txikiagotu", baina ezta "terrorismo ekintza gisa dramatizatu ere". Atxiloketen inguruan, Barkosek esan du ez zirela "beharrezkoak", eta horren ordez deklaratzera dei zitzaketela.

Ahal Dugu-ren iritziz, "larria" da gertakariak "terrorismotzat" jotzea. Laura Perezek "Iraganeko garaietara itzultzearen sentipena" duela azaldu du, eta uste du "arriskutsua" dela nola ari diren gertatutakoa "handitzen, herri oso bat kriminalizatuz".

EH Bilduk espetxeratuak "berehala" askatzeko eskatu du. Adolfo Araiz parlamentariak esan duenez "Zentzugabekeria politiko izugarria da kasu hau".

Koalizio subiranista gobernutik kanporatzeko eskatu diote Barkosi UPNk eta PPNk, baina entzungor egin die gobernuko presidenteak.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako politika
Eguneraketa berriak daude