Atxagaren ‘Soinujolearen semea’ filma errodatzen hasi dira Fernando Bernuesen zuzendaritzapean

  • Aste honetan hasi dira Soinujolearen semea nobelaren zinemarako egokitzapena filmatzen, EITBk aurreratu duenez. Eneko Sagardoy, Aitor Beltran, Iñaki Rikarte, Joseba Apaolaza, Mireia Gabilondo, Frida Palsson eta Miren Arrieta aktoreek hartuko dute parte, Fernando Bernuesen zuzendaritzapean.


2018ko maiatzaren 16an - 16:15
Bernardo Atxaga 2015eko argazki batean (argazkia: Oriol Clavera).

Eleberrian bezala, David eta Joseba izango dira pelikularen ardatza: AEBetara joan zen bizitzera David eta orain hilzorian dago. Josebak, txikitako lagun minak, bisita egingo dio eta horren bidez, bien iragana errepasatuko da. Frankismoa, ETAn izan zuten parte hartzea, Gerra Zibilaren oihartzunak, tortura, traizioa…

Bernardo Atxagak 2003an nobela argitaratu zuenean zeresana eman zuen, bai euskal irakurleen artean, baita atzerrian ere. Besteak beste, sonatua izan zen Ignacio Echevarría literatur kritikariak El País egunkarian idatzitako artikulua, zeinean Asteasuko idazlearen lanari “atrofia morala” leporatu zion, baita “euskal terrorismoaren garapena” babestea ere, “otso eta artzainen gatazka” esplikatzen zuela nabarmenduz.

Artikulu hura publikatu ondoren Echevarría El País-etik bota zuten eta eztabaida piztu zen kultur giro espainiarrean, kanporatze horren atzean egon zitezkeen arrazoiengatik –Soinujolearen semea-ren gaztelaniazko edizioa Alfaguarak argitaratu zuen, orduan El País-en jabea zen Prisa taldeko argitaletxeak, alegia; eta zenbaiten ustez, hori determinantea izan zen kritikaria egunkaritik aterarazteko–.

Euskal gatazkaren une hartako egoerak eta enpresa kulturalen gorabeherek eragindako ika-mikak alde batera utzita, Soinujolearen semea-k Atxagaren ibilbidean aro baten amaiera ekarri zuen, idazleak berak azaldu zuenez Obabarekin lotutako zikloa itxi baitzuen liburu honekin.

2012an liburuak kontatzen duen istorioa antzerkirako egokitu zuten, Fernando Bernuesen zuzendaritzapean.

 

 

Patxo Telleriak egokitu zuen testua antzokiz antzoki ibili zen bertsio horretan eta Telleriak berak egin du filmerako gidoia egokitzeko lana ere. Zazpi astez arituko dira filma errodatzen, Gipuzkoan eta Nafarroan batez ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
2024-09-24 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 4. eguna
Hurbilekoa beti da hunkigarria


Sail Ofiziala. 3.eguna
Udazkeneko filmazio bat Donosti(a)n

Zinemaldiko igande goizek ez dute hutsik egiten, salbu eta euria atergabe ari duen goizaldeetan. Eta emana zegoen, baina pronostikoak ez dira bete, enegarrenez, irail honetan.

Atzokoak bezalako goizaldeek ez dute hutsik egiten, bi metroko distantzian –fisikoan–... [+]


Sail Ofiziala. 2.eguna
Mus jarraituan


2024-09-22 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 2.eguna
Ondo kiribilduta


2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-18 | Julen Azpitarte
Bruce LaBrucek 60 urte
Kulturaren eta zinemaren kontra

Zuzentasun politikoaren etsai amorratua bilakatu da Bruce LaBruce (Southampton, Kanada, 1964) zinemagile gay-a. Filmatzeko sosik gabe, emakume zoro eta punkiekin bizi zela etxetzar batean, lagun horien bizitzak dokumentatzen abiatu zen. Antzera dihardu egun: aurrekonturik gabe,... [+]


Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute, Palestinari keinu eta arrazakeriari aurre egiteko

Donostiako herri mugimenduak artikulatuta hainbat auzotan antolatzen den Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute (11 + 5, beraiek dioten bezala, eraitsitako Kortxoenea gaztetxeko bost urteei erreferentzia eginez). Aurten sei proiekzio egingo dituzte ondorengo... [+]


Badator Donostiako 72. Zinemaldia: sarrerak igandetik aurrera

Irailaren 20tik 28ra egingo da Zinemaldia. Igande honetan irekiko da lehen hiru egunetako emanaldietarako sarreren leihatila.


Enric Marco: pertsonaia bi, larru berean

Hogei urte pasatu dira bazterrak nahasi zituen iruzurra argitara eman zenetik: Enric Marco, Holokaustoaren ustezko biktima bat, ez zen sekula kontzentrazio-esparru batean egon. Ez zen nolanahiko iruzurra izan, Marco bazelako nor: Holokaustoaren Biktimen Espainiako Elkartearen... [+]


Jon Garaño
“Marcok bere fikziozko Marco sortu zuen”

Ez da pelikula erraza izan Moriartikoentzat. Proiektua duela hemezortzi urte sortu zen, eta gutxienez bi aldiz eten; bietan, Enric Marcok "ezusteko" bana eman ondoren. Azkenean, dokumental eran beharrean, fikzio bidez islatu dute istorioa. Aitor Arregi, Jose Mari... [+]


Eguneraketa berriak daude