Asteartean Donostiako jaietan sexu eraso bat izan zela salatu dute

  • Donostiako Aste Nagusian emakumezko batek sexu erasoa izan zuen astearte goizean Urgull mendiaren inguruetan, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

2017ko abuztuaren 16a
Eraso sexisten aurkako kanpainan Donostiako Udalak atera duen kartela.

Ertzaintzak jaso duen lehen salaketa da hau, baina hainbat kolektibo hainbat mailako eraso salatzen ari dira. Adibidez, Donostiako Piratek jakinarazi dutenez, hainbat dei jaso dituzte erasoak salatuz, esaterako ipurdia ukitzea, komentario nazkagarriak egitea edota norberaren espazioan baimenik gabe sartzea.

Donostiako Udalak eta Piratek eraso sexisten aurkako informazio postu bat jarri dute Bulebarrean eta bertan sala daitezke era guztietako eraso sexistak.    

Kanal hauetan artxibatua: Sexu abusuak  |  Donostia  |  Jaiak

Sexu abusuak kanaletik interesatuko zaizu...
Sinesten dizugu

Aurrena, atari batean bost gizonek bortxatzen zaituzte, bideoz grabatu eta aldean zenituen gauza apurrak lapurtu. Ondoren, espiatzen zaituzte, umiliatuta ere,  bizitza “arrunta” daramazula esateko.


2017-11-21 | Jon Torner Zabala
Haurren kontrako sexu indarkeriaz jardunaldiak Leioako campusean

Hainbat datu gordin eman du EHUk, jardunaldiak testuinguruan kokatze aldera: lau neskatotik batek eta zazpi mutikotik batek sexu indarkeria jasan dute 13 urte bete aurretik. Kasuen %90etan, haurraren familia edo inguru hurbilekoa da erasotzailea


2017-11-20 | Arabako Alea
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emakume bati erasotzea egotzita

Eraso matxista Gasteizko Santa Barbara plazan gertatu zen igande goizean. Gertaera gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute astearterako. Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen igande goizean bertan.


"Sinesten zaitugu", hainbat hiritako kaleak bete dituen garrasia

"Nazkatuta gaude, ikusteaz nola sexu-indarkeriaren biktima den etengabe auzitan jartzen dena". Sanferminetako bortxaketaren epaiketako gehiegikeria judizialak salatzeko, milaka pertsona bildu dira azken egunotan Irun, Madril, Bartzelona, Sevilla edo Valladolid bezalako hirietan.


Bortxatuak izango direnentzat bost ohar

Bortxatzen bazaituzte, 1) egiozu aurre erasotzaileari, baita bost gizonkote badira ere; shock egoeran, isilik eta geldi, begiak itxita jasaten baduzu bortxaketa, sexu-erasoa onartu ote zenuen planteatuko dute epaiketan eta iritzi publikoan.


Sanferminetan emakume bat bortxatzeagatik epaiketa hasi da astelehen goizean Iru˝ean

22 urte eta 10 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen du fiskalak ustezko bost bortxatzaileetako bakoitzarentzat. 10:00etan hasiko da epaiketa eta azaroaren 24an amaituko da. Andrea-Lunes Lilas elkarteak agerraldia eginen du epaiketa horren harira euren ikuspuntua azaleratzeko.


Lantokiko sexu gehiegikeriei aurre egiteko, protokoloa

Harvey Weinstein produktoreak emakume aktoreen aurka urte luzez eta industriaren konplizitateaz egindako sexu jazarpen eta gehiegikeriak azaleratu ostean, bere produktoratik eta Hollywoodeko Akademiatik kanporatu dute. Gurean ere badira botere-harremana baliaturik lan munduan sexu-erasoak egiten dituztenak, ez ordea halakoak atzeman eta neurriak hartzeko protokoloa duten enpresa askorik.


2017-09-15 | ARGIA
Azaroaren 13an hasiko da 2016ko sanferminetako taldean egindako bortxaketaren epaiketa

 Nafarroako Auzitegian hasiko da goizeko 10etan, Sevillako bost gazte epaituko dira bertan eta madrildar neska bat bortxatzea leporatzen zaie.


2017-08-28 | ARGIA
Bi neskari sexu erasoak egin dizkiete Gasteizen

Ertzaintzak 22 eta 19 urteko bi mutil atxilotu zituen iragan larunbatean Gasteizen, adingabeko bi neskari sexu erasoak egitearen akusaziopean.


2017-08-28 | Xalba Ramirez
Bilboko Udal taldeek Aste Nagusian izandako eraso sexistak salatu dituzte

Bilboko Udalean ordezkaritza duten taldeek jaietan jazotako gutxienez hiru eraso sexisten kontrako ohar bateratu bat kaleratu dute.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude