Espainiako Gobernuak Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) %10ra jaitsi du artelanen salerosketetarako, iaz %21ean ezarri ostean. Igandean ezarri zen neurri berria, larunbatean Estatuko Aldizkari Ofizialean (EAO) argitaratu eta gero. Iazko igoera baino lehen %8ko BEZa zuen kulturak.
Espainiako Gobernuak “BEZ kulturalaren beherapenen” lehen pauso bezala aurkeztu du neurria. Zinemak, musikak eta antzerkiak ere BEZaren jaitsiera eskatzen dute. Zentzu horretan Soraya Saenz de Santamaria Espainiako presidenteordeak azaldu duenez, “zinemarentzat neurri berriak aztertzen ari gara”.
PPren gertuko zenbait hedabidek aurreratu dute gainerako kultura sektoreetan ere aplikatuko dela neurria hilabete gutxiren buruan. Jose Ignacio Wert Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroak jakinarazi du Espainiako Gobernuak “kultura arloko fiskalitatea apurka hobetzea” duela xede.
Artelanen salmentak %62ko jaitsiera urte betean
Artprice aldizkariko azken argitalpeneko datuek mahai-gainean jarri zuten artelanen salerosketek bizi duten egoera larria. Espainiako arte merkatua “katastrofikotzat” jo zuen; sorkuntza potentzial handiko herrialdea izan eta komertziorako bide egokiak eduki arren, BEZaren igoera ezarri zutenetik, %62 jaitsi baitziren artelan salmentak urte betean.
Europan baino askoz zerga handiagoa
BEZaren jaitsiera kultura sektore osoaren aldarria izan da azken urtean, Europako gainerako herrialde gehienen zerga hirukoitza ordaintzen baita Espainian.
Portugalgo herritarrak dira arteetan Espainian baino gehiago ordaintzen duten bakarrak, %23ko BEZarekin.
Belgikan, Alemanian eta Italian aldiz, %6a, %7a eta %10a gehitzen zaio berezko prezioari, hurrenez hurren.
Donostian jaioa, urte mordoxka bat Alkizan eman zituen bizitzen, baserri batean. Inguratzen zuen naturak lilura sortzen zion. Margolari gisa egin da ezagun, nagusiki.
Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]
Ekida Arte Ekimen Sozialistak arte eskola antolatu du Donostian, asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean. Paraleloki, lau egunez, bi formakuntza saio egingo dira: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa bata; eta antzerkiari eta arte eszenikoei loturikoa bestea. Sarbidea... [+]
Otsailaren 23an abiatu ginen Zaragozara (Aragoi) lagun bat eta biok. Bera Haur Hezkuntzako maistra eta ni literatur dinamizatzailea. Album! elkarteak (haur eta gazte literatura argitaratzen duten argitaletxe independenteak biltzen dituen egitura) antolatutako ikastaroak gure... [+]
Interneten oinarria duen argazkigintza lehiaketa batean, 1839 Color Photography Awards delakoan, tranpa gertatu da. Kategoria berezia sortu zuten 2024ko ediziorako, Adimen Artifizialeko irudiak aurkeztekoa, eta irabazleak tranpa egin zuen, argazki erreala aurkeztuta irabazi zuen... [+]
Euskal Herriko kobazuloetan Madeleine aldiko (duela 18.500 eta 13.500 mila urte bitartekoak) labar-artea metodo konputazionalak konbinatuz aztertuta, ezaugarri espazialen eta ikonografikoen arabera bereizi dituzte irudiak, eta ondorioztatu dute lau multzotan bana daitezkeela.
Askotariko diziplina artistikoetan aritua, sona handikoa bai Euskal Herrian eta bai nazioartean, sortzez Alkizakoa zen semea igande honetan hil da bihotzekoak jota. Ur-Mara museoaren sortzaileetako bat izan zen, Thoreau espazioaren sorreran ere aritu zen eta Dantza filmean egin... [+]
Beste hainbat emakume artistaren gisara, Elsa von Freytag-Loringhoven (1874-1927) abangoardien historia ofizialetik erabat ezabatu zuten, bere jardun artistikoaren muina, sutsua bezain berritzailea izan arren.
Oihal fabriketako emakume langileak eta bertsoa josi ditu Emakumeen haria ekimenak. Ekainaren 7an izango da Villabonan. Bertaratzen denak ezagutuko du egun Bertsozale Elkartearen egoitza den Subijana etxea iraganean oihal fabrika izan zela; entzun ahalko ditu bertan lan egin... [+]
Gaur 100 urte beteko zituen Nestor Basterretxeak (Bermeo, 1924 - Hondarribia, 2014). Hamaika lanetan nabarmendu zen, eta hamaika bider mintzatu zen ARGIArekin. Pasarte interesgarri batzuk ekarri ditugu hona.
Martxoan Iruñean egin zen liburu denden kongresuan ezagutu nuen Elisabeth sortzaileen lana pasioz defendatzen Adimen Artifizial sortzailearen aurrean. Handik gutxira elkarrizketa egiteko gelditu ginen Bolognako Liburu Azokara eta Kolonbiara joan aurretik. Aitortzen dut... [+]