Argindarra ez da %11 garestituko urtarrilean Hego Euskal Herrian

  • Espainiako Lehia Batzordeak ez du ontzat eman atzoko Cesurren argindarraren enkantea, "ezohiko gertakariak" argudiatuta. Espainiako Industria, Energia eta Turismo ministro Jose Manuel Soriak jakinarazi du argindarra ez dela "inondik inora %11 garestituko urtarrilean”.

Eider Madina Berasategi @xaukenaxauk
2013ko abenduaren 20a
Espainiako Industria, Energia eta Turismo ministroak jakinarazi du argindarra ez dela \"inondik inora %11 inguru garestituko urtarrilean”.

Atzoko enkantean erabaki zen energiaren kostua %25,6 igoko zela, eta ondorioz, kontsumitzaileek argindarraren prezioagatik  %11,5 gehiago ordaindu beharko zutela urtarriletik aurrera.

Espainiako Industria Ministerioak prezioak manipulatu diren susmoa azaldu du, atzoko prezioen eta bezperakoen artean, %7 inguruko aldea zegoelako. Lehia Batzordeak esan du "aurreko asteetan merkatuan izan diren prezio altuen testuinguruan ezohiko gertaerak” eman direla.

Soriak gehitu duenez, “prozesu gardena izan dela esateko ez dakit zertan oinarritzen diren elektrizitate konpainiak, orduak aurrera doazen heinean argi geratzen ari da ez dela hala izan”. Horren aurrean enkanteen araudia berrikusi, eta berriro halakorik gerta ez dadin, aldaketak egingo dituztela ohartarazi du.

Atzoko berriak zalaparta handia sortu zuen jendartean. Baina ministroak adierazi du urtarrilean ez dela halako igoerarik izanen eta “zer pauso eman” aztertzen dabiltzala gaineratu du.

Argindarraren igoera adierazten duten hainbat grafiko:

- Berria

- El Pais

- Pocentual.es

- Diario Vasco

Kanal hauetan artxibatua: Argindarra  |  Espainia  |  Industria  |  Etxebizitza

Argindarra kanaletik interesatuko zaizu...
2017-09-14 | Euskal Irratiak
Xiberoko hiru auzapez deituak dira Paueko auzitegi administratiborat Linky kontagailuen aferagatik

Xiberoko 3 auzapez deituak dira Paueko auzitegi administratiborat ostiralean arratsaldeko 2etan, Linky elektrika kondagailuen kontra hartu dutelako delibero bat.


2017-09-12 | ARGIA
Herri Berri taldea kexu, Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak ez duelako informaziorik helarazi 'Linky' kontagailuez

'Linky' izeneko kontagailu elektromagnetiko inteligente berriak ika-mika iturri dira Ipar Euskal Herrian. Erabiltzaileen inguruko datu pribatuak bildu eta osasunerako kaltegarriak izan daitezkeelakoan, etxeetan kontagailu horiek ez instalatzeko eskatu diote zenbait eragilek Enedis enpresari.


2017-06-01 | Arabako Alea
Errekaleorreko kaleko argiteria berrezarri behar dela dio Gasteizko udalbatzaren Idazkaritzak

Gasteizko Udalak Errekaleorren argiteriaren inguruan Udalbaltzaren idazkariak ebatzitako gomendioa aintzat hartuko duela esan du, "beti Industria sailaren segurtasun errekerimenduak errespetatuz".


Argindarraren ordain-agirietan %50eko igoera egon daitekeela ohartarazi dute

Facua-Kontsumitzaileak Martxan elkarteak ohartarazi du maiatzean elektrizitatearen fakturetan bat-bateko igoera handia egon daitekeela, merkaturatze marjinaren berfakturazioaren eraginez. Kontsumitzaile zaurgarrien kasuan igoera %50ekoa izan daitekeela kalkulatu du.


2016-04-08 | Unai Brea
Ekologistak, Arcelor Mittaleko langileak eta kontsumitzaileak, Iberdrolaren aurrean protestan

Tarifa garestiegiak ezartzea, Garoñako zentrala berriz zabaldu nahi izatea, energi probrezia sustatzea eta autokontsumoaren aurkako legedia babestea leporatu diote bizkaitar transnazionalari, besteak beste.


2016-01-17 | Aitor Kaltzakorta
Zergatik ordaintzen dut hainbeste argindarraren truke?

2015eko uztailaren 1etik indarrean izan arren, iragan urritik aurrera hasi dira iristen argindarraren faktura berriak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiko etxeetara. Fakturaren guztizkoa kalkulatzeko sistema da berrikuntza nagusia, baina iraganeko estetikak eta lehengo gabezia bertsuek jarraitzen dute oinarrian: prezioen manipulazioa, gardentasunik eza eta fakturatutako kontzeptuen argitasun falta. Argiaren ordainagirian eragiten duten elementuak eta egoera iraultzeko alternatibak... [+]


2015-12-01 | Unai Brea
25 milioi euroko isuna Iberdrolari, argindarraren tarifa amarruz igotzeagatik

Espainiako Merkatuen eta Lehiakortasunaren Batzordeak (CNMC) merkatu elektrikoa manipulatzea eta milioika etxebizitzatako argindarraren tarifa %10 baino gehiago handitzeko amarru egitea leporatu dio Iberdrolari. CNMCk oso larritzat jo du konpainiaren jokabidea, eta 25 milioi euroko isuna ezarri dio, 2014an lortutako mozkinen %1. Espedientean irakur daitekeenez, egindako iruzurrari esker 21,5 milioiko irabaziak eskuratu zituen Iberdrolak.


2014-03-14 | Ane Lusarreta
"Garońa martxan jartzen baduzue, bagoaz beste argindar konpainia batera"

Araba Garoñarik Gabe plataformak herritarrei dei egin die zentral nuklearra berriro ez irekitzeko presioa egin dezaten. Garoña berrirekiko balitz Endesa eta Ibedrolako bezero izateari uzteko sinadura bilketa jarri dute abian.


BEZa %23ra igotzeko asmoa duenik ukatu du Espainiako Ogasun ministroak

Espainiako Gobernuak BEZ zerga %23ra igotzeko asmoa daukala argitaratu du Expansión egunkariak gaur; eta horretarako aditu talde bati txostena eskatu diola. Espainiako Ogasun ministroak ukatu egin du halako asmorik eta txostena argitaratu arte itxaroteko eskatu du. 


Eguneraketa berriak daude