Indarkeria matxistaren aurkako manifestazioaren jarraipena egingo du ARGIAk

  • Euskal Herriko Mugimendu Feministak “Feministok Prest, 11 eraso 12 erantzun” manifestazioa antolatu du Gasteizen apirilaren 9an eta ARGIAko kideak han izango dira.


2016ko apirilaren 8an - 16:14
Argiak manifestazioaren jarraipena egingo du. Argazkia: EHMF.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

ARGIAk sare sozialetan manifestazioaren jarraipena egingo du, eta ondoren, argazkiak eta kronika bilduko ditu sarean.

Indarkeria matxistaren aurkako manifestazio nazionalaren ekitaldi nagusia 13:00eko manifestazioa izango da, baina Gasteizen egun osoko egitaraua prestatu dute.

Indarkeria matxistaren inguruan luze eta zabal aritu ziren Maitena Monroy, Idoia Arraiza eta Maria Viadero 2015eko "Larrun" hilabetekarian. "Bortizkeria orok ez du neurriko erantzuna" izenburuko "Larrun"en solaskideek argi adierazi zuten   emakumeen aurkako indarkeriaren dimentsio osoa identifikatzea kosta egiten dela oraindik. Indarkeria mota horiei guztiei emakumeek eta mugimendu feministak ematen dizkien erantzunak era askotakoak dira. Apirilaren 9ko egun osoko egitaraua horren lekuko da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude