Arabako herriak, gero eta hutsago

  • Arabako udalerrien iraunkortasun demografikoa eta ekonomikoa bermatzeko ekintza erangikorrak behar dira; egungo joerarekin, tamaina txikiko herri asko desagertu daitezke.

Arabako Alea @ArabakoALEA
2017ko martxoaren 10a

Gaur egungo martxarekin, hurrengo urteetan Arabako 108 herri desagertzear egon daitezke, hogei lagun baino gutxiago erroldatuta baitaude horietan. Beste 121 herritan berrogeita hamar lagun baino gutxiago bizi dira, eta arrisku larrian daude. Datu hauek utzi ditu biztanleriaren azken erroldak, eta datu horiek kontuan harturik hausnarketa egin du Arabako Kontzejuen Elkarteak, bere azken aldizkarian: "Biztanle egonkorrik gabe gelditzeko arriskua handia da herri horietan, eta horrek galera handia ekarriko luke maila guztietan, kulturan, gizartean eta administrazioan".

Arabako herrien laurden batek hogei biztanle baino gutxiago izateak agerian uzten du garai bateko lurralde egitura krisian dagoela, alegia gune txiki asko dituen egitura krisian dagoela. Hala adierazi du, bederen, Gaindegia-Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiko koordinatzaile Imanol Esnaolak. Beste kontu bat da zergatik jazo den krisia, eta herriak arazoaren jatorria ala biktima hutsak diren. "Esango nuke Euskal Herrian azken hamarkadetan, batez ere 80ko hamarkadako krisiaren ondoren, oso sentsibilitate txikia izan dela jaso dugun lurralde egiturarekin. Lurralde egitura hori zainduz, oreka jasangarria bilatzea helburu hartu izan bagenu egoera beste bat zatekeen", azaldu du Esnaolak.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

Kanal hauetan artxibatua: Demografia  |  Araba

Demografia kanaletik interesatuko zaizu...
2016-07-24 | Xuban Zubiria
Turismoak itoko du Venezia

“Itsasoak jango du Venezia” zenbat aldiz entzun ote dugun. Erresuma zaharrak badu itsasoa baino arazo handiagorik: XXI. mendeko neurrigabeko masa turismoa. Gaur egungo turismo eredu horrek Venezia eta bertako herritarren bizimodua kolokan jarri du.


2016-02-03 | Zebrabidea
2030. urterako euskal biztanleriak izan dezakeen beherakadaz Imanol Esnaola soziologoarekin

Gaindegiak biztanleriaren bilakaeraz egin duen txostenaren arabera, 2030. urterako 100.000 biztanle gutxiago izango ditu Euskal Herriak. Zebrabidea saioan Imanol Esnaolarekin mintzatu dira.


Euskal Pirinioak: lurralde homogeneoa, baina errealitate ezberdinak

Pirinio inguruko 155 udalerriren baldintza sozio-ekonomikoak aztertu ditu Kattalin Sainte-Marie soziologoak. Bi estaturen administraziopean bizitzeak diferentziak sortzen dituela ondorioztatu du.


Atlasa.net, Euskal Herriko errealitate sozioekonomikoa bistaratzeko tresna

Gaindegiak, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak, Atlasa.net aurkeztu du. Gure errealitate ekonomiko eta sozialaren berri ematen duen tresna multimedia da, Euskal Herria eta bere lurraldeak aintzat hartzen dituena.


2013-12-09 | ARGIA
EAEk hamar urtean atzerriko langileak beharko dituela diote datu demografikoek

Espainiako INE estatistika insitutuaren datuek adierazi dutenez, datorren hamarkadan ia erdira gutxituko da EAEn 30 eta 40 urte artean dituztenen kopurua. Ondorioz, egungo sistema ekonomikoari eusteko atzerritarrak beharrezkoak izango direla uste dute soziologoek.


2012-06-04
Euskal Herriko udalerrien laurdenak zahartze tasa kritikoa du Gaindegiaren arabera

Gaindegiak aurkeztutako 2011ko zahartze tasaren datuen arabera (PDF), Euskal Herriko 2011ko datuen arabera, udalerrien laurdenak zahartze tasa larria du. 685 udalerrietatik 178k %25eko edo gehiagoko zahartze tasa du. Banaketa ez da homogeneoa, udalerrien tamainari dagokionez, 1.000 biztanletik beherako udalerriek dute tasarik altuena. Zahartzearen zonakatzeari dagokionez berriz, nabarmentzekoak dira Araba Mendialdea (%26,9) eta Ipar Euskal Herriko hainbat gune, Basabürüa (%26,8%),... [+]


2002-09-29 | Mixel Bergouignan
Nafarroa Beherearen bilakaera demografikoa

Euskal Herriko Garapen Kontseilua erakundeak egina du diagnosi territorial edo geografiko bat, Nafarroa Beherearen eta Iparraldeko barnealdearen (Nafarroa Beherea eta Zuberoa) argazki bat ateratzeko, eta azterketa horixe baliatu nahi dugu gaurkoan.

Euskal Herriko barnealdean, oraindik ere murrizten ari da demografia. Egitate nabari-nabaria da, ondoko aldagai hauek ongi erakusten duten moduan: 60 urtetik gorako gero eta biztanle gehiago, biztanle aktibo gero eta zaharragoak eta 20 urtetik... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude