“Animaliak hil ala ez, gizakiok jateko” mahai ingurua Baionan 23an

  • Ekainaren 23an, osteguna, Baionako Zizpa gaztetxean Sebastien Mouret soziologoak, Maire-Christine Fave albaitariak eta Mikel Hiribarren baserritar eta Confederation Paysanneko (ELB barne) idazkari nagusiak aztertuko dute gizakien elikadurarako animaliak hiltzeaz dabilen eztabaida, gurean Mauleko abere hiltegiko irudiak erakutsiz animalien eskubideen aldeko mugimenduak berotu duena.


2016ko ekainaren 21ean - 10:49
Ezkerretik, 1.000 abere baino gehiago hazten dituen industrialak dio: “Zaharkituak!”. Eskuinetik “Haragia = Hilketa” pankartarekin animalistek: “Kabroiak!”. Erdian, bidetik behiak daramatzan abeltzainak: “Ez da erraza laborariaren bidea”.

Ilunabarreko 20:00etan hasiko den debatea antolatu dute ELB sindikatuak, Biharko Lurraren Elkarteak, Idoki etxalde txikien elkarteak, Euskal Herriko Laborantzaren Ganbarak eta AMAP nekazari-kontsumitzaile taldeen elkarteak. Animaliekiko tratu txarrak salatzen dituzten kanpainek etxalde txikietako ahaleginak eta laborantza industrialaren jarduera nahasten dituztela eta, nekazari txikiak aurkitzen dira bi aldeetatik erasotuak, alde batetik animaliarik ez jatea aldarrikatzen dutenak, bestetik lurraldean baserri industrial erraldoi gutxi batzuk baizik ez geratzea nahi duten neoliberalak. Horregatik beren abereen bizitza eta heriotzarekin daukaten harremanaz gogoetatu eta eztabaidatu nahi dute, ekonomiaz bezala ingurumenaz, gizarte ereduaz eta animaliekiko etikaz.

Sebastien Mouret soziologoak aztertuko du animaliei ematen zaien biziaren eta heriotzaren arteko loturaz, hiltzeko zaindu eta hazteaz, harreman horren dimentsio moralaz eta gizarteak gaiaz dauzkan iritzien bilakaeraz.

Marie-Christine Fave albaitariak, nekazari eta herritarrei animaliekiko eguneroko harremanean laguntzen dienak, bere testigantza eskainiko du: jabearen eta animaliaren arteko harremana bizi den denboran, gaixotzen denean, heriotzean –eutanasiaz edo hiltegian–, abeltzain izatea biziarekiko logikarekiko koherentzian, hirietako etxeetako animalien papera…

Mikel Hiribarren abeltzain eta militantea mintzatuko da etxaldeko animaliekin daukan loturaz eta Confederation Paysannek animalien bizi eta heriotza duinaz egindako gogoetaz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza
2024-09-18 | Estitxu Eizagirre
Haziak eta etorkizuneko auziak

Haziak nola egin azaltzen duen jakintza praktikoa eta hazietan datzan ikuspegi politikoa. Biak uztartu dituzte Haziak liburuan Miguel Arribas Kelo-k eta Marc Badal-ek. Hamaika auzi baitaude jokoan hazi bakoitzean: biodibertsitatea vs estandarizazioa, autonomia vs menpekotasun... [+]


2024-09-06 | ARGIA
Nafarroako IX. Azoka Ekologikoa egingo da Noainen irailaren 13tik 15era

Hitzordua Noaingo Zentzumenen Parkean izango da. Herritarrak eta ekoizleak elikagai ekologikoen inguruan biltzeko Nafarroako topagune handiena da azoka. Bederatzigarren edizioa da aurtengoa eta laugarren urtez jarraian Noaingo Zentzumenen Parkean egingo da.


2024-08-28 | Nicolas Goñi
Balutxistango laborariek eredu ekologikoa dute muturreko eguraldiei aurre egiteko soluzio

Munduko klima gogorrenetakoa du Balutxistanek: basamortuko klimaren muturreko bero eta lehorteak, eta Arabiako itsasotik ekarritako montzoiaren eurite irregularrak, urte batzuetan eskasak eta bertzeetan uholdeak eragiteko modukoak. Hala eta guztiz ere, bertan laborantza badago,... [+]


Europan gero eta eskuinago, trantsizio ekologikoan gero eta atzerago

Ez da ezusteko handirik izan Europako hauteskundeetan, eskuin muturrak gora egin duen bitartean, berdeek orain arteko emaitzarik txarrenetakoak izan dituzte. Zentzu horretan, geroz eta gehiago nabarituko dugu trantsizio ekosozialari lotutako erabakietan ebidentzia zientifikoek... [+]


2024-07-15 | Garazi Zabaleta
Langileak ordezkatzeko zerbitzua
Laborariek ere oporretarako eskubidea izan dezaten

Nekazaritzaz eta abeltzaintzaz askotan entzuten da lanbide "oso lotua" dela, jai egunik edo oporrik ez dela existitzen. Ipar Euskal Herriko Onetik eta Etxaldia gasnategiek, Berria eta Aldudeko Esne Kooperatibekin elkarlanean, laborariei bakantzak bermatzeko egitasmoa... [+]


Traktoreen protestak hasi zirela bost hilabete
Zerekin egiten dugu amets? Elikagaien merkatu globalizatuan bira egiteaz harago

Bost hilabete bete dira otsailaren 6an traktoreen mobilizazioak hasi zirenetik. Mirene Begiristainek eta Isabel Alvarezek ekofeminismoaren betaurrekoak jantzita aztertu dituzte mobilizazio hauek eta fokutik kanpo geratu diren laborariak eta aldarrikapenak ekarri dituzte lehen... [+]


2024-06-10 | Garazi Zabaleta
Hiru Xilo
Baratzegintza ekologiko intentsiboa

Sarako Nicolas Chretien dago Hiru Xilo baratzegintza proiektuaren atzean. Urtarrilean hasi zen baratzea lantzen, eta martxoaren hasieran ekin zion ekoitzitako produktuak merkaturatzeari. “Banuen formazioa baratzegintzan, baina orain arte honekin zerikusirik ez zuten... [+]


Landa-eremua mugitzen ari da

Esnatze horretan hainbat kausa elkartzen dira, eta lurraldean sakabanatuta dauden herrien erresistentzia-ahalmenak bete-betean erantzuten die. Joan den larunbatean, aldarrikapen horien inguruan manifestazio jendetsua egin zen Gasteizen. Kalean frogatu zen berriro posible dela... [+]


2024-05-31 | Estitxu Eizagirre
Europako laborantza politika ulertzeko klase magistrala Iker Elosegiren eskutik

Euskal Herriko Laborantza Ganbarako koordinatzailea mintzatu da Egonarria saioan. Laborantzako eredu talkaz hitz egitean eta traktoreak kalera atera direnean, beti aipatzen da ditxosozko erderazko "PAC"-a, hau da, Europako Nekazaritza Politika Bateratua. Europako... [+]


2024-05-28 | Euskal Irratiak
Kanboko Marieniako eraikuntza proiektua gaitzetsi dute larunbatean

Kanboko Marieniako higiezin proiektuaren kontra bildu dira elkarte eta herritarrak larunbat honetan. Larunbatean, mahai inguru eta tailerren bidez herritarrak sentsibilizatu nahi izan dituzte Bouygues Immobilier agentziaren proiektuaren desmasiez.


Borrokak eta liburuak

Konturatu orduko apirila joan da, bere intentsitate eta kolore guztiekin. Egun beroak, epelak eta hotzak utzi dizkigu. Ostadarra eta izotza. Euri jasak eta bero sapa. Jaio berri diren arkume apurrak belardian dabiltzan bitartean, labanak eten egin du bizitza eman duten hiru... [+]


2024-04-30 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs: “Zorrez itorik peko errekara doan etxalde batean kokatzen da antzezlana”

"Isiltasuna oztopo eta elkartasuna lagun, egungo mundu gordina" kontatzeko erronkari lotu da Axut! antzerki konpainia.


2024-04-26 | Euskal Irratiak
“Frantsesenia lizeoak ber filosofia atxiki du 70 urtez, tokiko laborantzari loturik”

Frantsesenia lizeoa, 70 urtez Ipar Euskal Herria barnealdeko laborarien formatzen.


Ingurumenaren aldeko neurrien arintzea dakarren NPBaren erreforma onartu dute eurodiputatuek

Europako Batzordeak landutako Nekazaritza Politika Bateratuaren "sinplifikazioaren" alde bozkatu dute eurodiputatuek. 425ek egin dute alde, 130ek aurka eta beste 33 abstenitu dira.


Eguneraketa berriak daude