Angel Berrueta motibazio politikoko biktima dela aitortu du Iruñeko Udalak

  • Elkarretaratzea egin zuten atzo Angel Gogoan plataformako kideek, Donibaneko okina zena arrazoi politikoak medio hil zutela onar dadin eskatzeko. Lortu dute azkenean, hamabi urte zain egon ostean.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko martxoaren 04an - 12:35
Angel Gogoan plataformak udaletxe plazan atzo egindako elkarretaratzea. (Arg.: Euskalerria Irratia). Angel Gogoan plataformak udaletxe plazan atzo egindako elkarretaratzea. (Arg.: Euskalerria Irratia).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Egiaren berrezarpena eta erreparazioa, udalari dagozkion bezala" ematea adostu du udalak, UPNko eta PSNko zinegotziak kontra azaldu badira ere. Orain arte ere, familiak behin baino gehiagotan eskatu du aitormen hori, baina UPN, PSNk eta PPk beti egin diote uko eskaerari.

Martxoaren 13an, Angel Berruetaren hilketaren urteurren egunean, omenaldia eginen diote Donibane auzoan, Martin Azpilikueta kalean.

Espainiako polizia Valeriano de la Peñak eta haren seme Miguel Jose de la Peña semeak hil zuten Berrueta, okindegian lanean ari zela, 2004ko martxoaren 11ko Barajaseko atentatuak ETAk egin zituela salatzeko kartela ez zuelako jarri nahi izan.

Une korapilotsuak izan ziren haiek, hurrengo egunean, Hernanin Berruetaren omenez egindako manifestazioan, Kontxi Sanchiz hil zen bihotzekoak jota Ertzaintzaren karga baten ondoren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Estatuen biktimak
Eguneraketa berriak daude