Anestesiaren lehen disko luzeak 25 urte bete ditu eta prest dute ospakizuna

  • Diskoaren 25. urtemuga ospatzeko berau berrargitaratu eta bospasei kontzertu eskainiko dituzte.

ARGIA @argia
2018ko ekainaren 05a
Anestesia taldea zuzenean (Aiur Photo)

Diskoa 180 gramoko biniloan berrargitaratuko dute, birmasterizatuta eta diseinuari dagokionez zenbait moldaketarekin. Iragarri dituzten kontzertuei dagokionez, Gorrotoaren ahotsa diskoko abestiek protagonismoa izango dutela adierazi dute. Kontzertuen data eta tokiak laster ezagutaraziko dituzte.

Euskal Herri mailan, trash musika estiloari dagokionez, erreferentea da Anestesia taldea. 30 urteko ibilbidean bi maketa, EP bat eta sei disko kaleratu dituzte, hainbat bildumatan parte hartzeaz gain. Gorrotoaren ahotsa, Amasako (Gipuzkoa) IZ estudioan Kaki Arkarazorekin grabatutako lana, ibilbide horretan “mugarria izan den diskoa” dela adierazi du taldeak.

Kanal honetan artxibatua: Diskoak

Diskoak kanaletik interesatuko zaizu...
2017-07-23 | Iker Barandiaran
Elkartasun berpizte saioa

Disko honek hamazazpi urte ditu, baina berrargitaratu berri dute biniloan, inoiz kaleratu ez zen formatuan, diskoa kaleratu eta gutxira taldea desegin zutelako. El Corazón del Sapo taldeak Aragoin du jatorria, baina Euskal Herriarekin bat egin eta berehala bertakotu ziren. Hain zuzen ere, hamazazpi urte lozorroan egon ostean bueltan dira eginbehar bakarrarekin: Hatortxu Rock jaialdiaren edizio berezi honetan beraien alea jartzea.

El Corazón del Sapo 90eko hamarkada... [+]


Pop librea

Oso Fan taldeak bere lehen diskoa kaleratu du jadanik. Disko polita, gustura entzuten dena. Kantuetan pop kutsuko melodiak entzun daitezke, gozoak, eta folk ukituren bat ere antzeman daiteke. Doinu atseginak dira, eta malenkonia apur bat transmititzen dute.

Kantuetan eguneroko kontu txikiez eta ez hain txikiez mintzo dira, zorroztasunez eta gatz pixka batekin. “Gaur berandutzen hasi da, zin dagizut bihar hasiko naizela agindutakoa egiten, dena ondo egiten”, Gaur lehen singlean... [+]


2017-07-02 | Iker Barandiaran
Gogoa eta lana erraldoiak badira...

Tolosako Bonberenea Gaztetxearen inguruan eraikitakoa eguneroko lanaren emaitza da. Hogei urte pasa dira Bonberenea izenpean lehen Gaztetxea okupatu zutenetik eta hamabost Bonberenea Ekintzak plataforma egituratu zutenetik. Inguruko talde eta proiektuei zein umezurtz zeuden bidelagunei aukera eskaini zieten kalitatezko estudioa eraiki eta lanak plazaratzeko, bitariko konpromisoa, gertutasuna, gardentasuna eta profesionaltasuna bermatuz. Hala, Tolosako ekimenak lortu du, olatu komertzialetik at... [+]


Balerdi Balerdiren espiritua

Disko dotorea egin du Balerdi Balerdi taldeak. Kantuetan melodia politak entzun daitezke, rock doinu eta erritmo indartsuak, eta pop eta country aireak. Betiko Balerdi Balerdi da, baina jantzi berriekin.

Iñigo Irazoki soinu teknikariarekin aritu dira grabazio saioetan, baita lagun hauekin ere: Beñardo Goietxe (koruak), Julen Leuza (haize moldaketak, tronpeta eta tronboia) eta Ion Oses (tronpeta). Halaber, Joseba Beramendi Exprai da azalaren egilea, eta hitzak idazteko garaian... [+]


2017-06-11 | Iker Barandiaran
Denboran atzera eta aurrera

Bidaia guztiak ez dira berdinak eta badira batzuk zugan arrasto berezia uzten dutenak. Halakoa da Oñatiko Zingira talde misteriotsuak eskainitakoa: misteriotsua diot, eramaten gaituelako rockak iraganean lantzen zituen kantuetara, birtuosismoan, apaingarrietan eta giroen sortzean gailurra egin zuen garaietara. Badirudi denboran atzera egin dugula nabarmen, halako paisaiak ekarriz, baina ez da horrela; eta badauka gaur egungotik ere. Izan ere, ez da ohikoa bidaia batez gogoeta egitean... [+]


Rock instrumental fina

Pieza instrumentalak jotzen ditu Sofa taldeak, letrarik gabekoak. Giro musika da, azken batean, rock instrumental fina, dotorea. Melodia eta harmonia politak egiten dituzte indar eta grina handiarekin. II bigarren diskoko kantuak ederki landu dituzte, ederki moldatu, eta lana oso ongi ekoiztu dute Karlos Osinagarekin. Soinu sendoa, trinkoa eta distiratsua gauzatu dute.

Taldekideak Zumaiakoak eta Zarauzkoak dira: Jonbe Martinez (gitarra), Kepa Izeta (baxua) eta Imanol Sesma (bateria)... [+]


2017-05-21 | Iker Barandiaran
Desparpajoa eta gogoa

Ea nondik hasten naizen... Gure arteko zenbait rock jaialditan emakume musikarien presentzia eza da. Jaialdioi boikota egiteko ahotsak zabaldu dira; norbera libre da hori egiteko, baina nire ustetan aproposagoa da programatzaile horiek ohartaraztea generoen arteko berdintasunaren lupa handitu dezaten. Arrazoizkoa eta egingarria iruditzen zait neurri batean, zer hobetu badago eta merezi du ahalegintzeak.

Ahots batzuek esan dute musika talde bati buruz idaztean edo hitz egitean partaideak... [+]


Hiri bateko paisaiak

“13 testu, 13 kantu, hiri bat”. Ongi definitzen du The Icer Company talde nafarrak Belurbe lana. Kontzeptu baten inguruan osatuta dago. Asmatutako hiri bat da Belurbe. “Belurberi buruz hitz egitea gure inguruari buruz hitz egitea da”, diote. Belurbe edozein herri edo hiri izan daiteke, eta hango eguneroko kontuak dituzte hizpide. Pertsonen barruko paisaiak, sentipenak eta kezkak.

Hiri bateko kaleetan baino errazago galtzen edo nahasten baikara gure buruko eta... [+]


2017-05-07
Txaikovski twist batekin

Donostiako Kursaal Fundazioak Txaikovski monografiko erabat atsegina oparitu zigun. Klasiko unibertsalak, publikoaren gustukoak, errazak entzuteko… Arrakasta segurua. Beraz, inongo arazorik ez txaloaldiak lortzeko. Baina kasu hauetan, betiko errepertorioaren faboritoak eskaintzen direnean, zerbait gehiago behar da benetako interesa pizteko.

Aldi honetan, orkestra interesgarri batek jotzeaz gain, bi pertsonalitate berezi izan genituen taula gainean: Varvara Nepomniastxaia... [+]


2017-04-30 | Iker Barandiaran
Bizi era bat betirako

Talde gutxi dira Euskal Herrian –besterik badago– inor gutxi alboan duela hain luzaroan musikaren itsasoan bakardadean arraun egin eta egiten duena. Arrasatekoa da El Desvän del Macho baina eskaintzen duena ezagututa ez da erraza haren jatorria antzematea. Horretarako halabeharrez historian atzera egin beharra dago: 80ko hamarkadan sortutakoa da taldea, punkaren gerizpean –eta askotan erasopean– existitu zen eszena aberats baina gutxietsitakoaren errautsetatik... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude