argia.eus
INPRIMATU
Anestesiaren lehen disko luzeak 25 urte bete ditu eta prest dute ospakizuna
  • Diskoaren 25. urtemuga ospatzeko berau berrargitaratu eta bospasei kontzertu eskainiko dituzte.

ARGIA @argia 2018ko ekainaren 5
Anestesia taldea zuzenean (Aiur Photo)

Diskoa 180 gramoko biniloan berrargitaratuko dute, birmasterizatuta eta diseinuari dagokionez zenbait moldaketarekin. Iragarri dituzten kontzertuei dagokionez, Gorrotoaren ahotsa diskoko abestiek protagonismoa izango dutela adierazi dute. Kontzertuen data eta tokiak laster ezagutaraziko dituzte.

Euskal Herri mailan, trash musika estiloari dagokionez, erreferentea da Anestesia taldea. 30 urteko ibilbidean bi maketa, EP bat eta sei disko kaleratu dituzte, hainbat bildumatan parte hartzeaz gain. Gorrotoaren ahotsa, Amasako (Gipuzkoa) IZ estudioan Kaki Arkarazorekin grabatutako lana, ibilbide horretan “mugarria izan den diskoa” dela adierazi du taldeak.