Eraso homofobo baten ondorioz erietxera eraman dute Kitzikaneko kide bat

  • Kitzikan sexu askapenerako gazte antolakundeko kide batek eraso homofoboa jasan du Getxoko Algorta auzoko taberna batean, antolakundeak berak plazaratu duenez. Gertakaria salatzeko deia zabaldu dute.


2015eko apirilaren 7an - 10:41
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Erasoak eragindako zaurien ondorioz sexu askapenerako mugimenduko kidea erietxera eraman behar izan dutela jakinarazi du Kitzikanek.

Gertakaria salatzeko plazaratutako oharrean Kitzikanek larritzat jo du Euskal Herrian eraso homofoboak gertatzea: “Neurri handi batean, erasoa, erasotzailearen ardura den bezala, sistema matxista eta homofobo honen ondorioa ere bada”.

“Disidente sexualok eta jendarte kolektibo gutxituok, ezin dugu beti ezeren esperoan egon. Antolatzeko, borrokatzeko, eta edozein eraso homofobo, matxista, faxista edo arrazistari erantzuna emateko bagara kapazak”, gaineratu dute.

Asteartean 20:00etan bilduko dira Algortako Telletxe plazan. EHGAM, Ikasle Abertzaleak eta EH Bilduk bat egin dute deialdiarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGBTI
2025eko apirilaren 9
Meloi saltzailea
Antifa

2024ko azaroaren 14
Hamza Abuhamdia (palestinar ekintzaile 'queer'-a)
"Gorputza da botere kolonialak okupaturiko lehen territorioa"

Eguneraketa berriak daude