Aitzolek 77 urteren ondoren bizirik dirau

  • Aurkeztu da Aitzol. Euskal pizkundearen heriotza dokumentala. Estreinaldirako ekitaldi berezia egin zen Donostiako Antzoki Zaharrean, apaiz euskaltzalea azkenekoz bizirik ikusi eta 77 urtera.


2013ko urriaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Jose Ariztimuño 'Aitzol'.

Aitzolen fedea, borondatea, aktibotasuna, abertzaletasuna eta euskaltzaletasuna ekarri zituzten antolatzaileek ikusleen artera. Dokumentala eskaini aurretik musika errezitaldi txiki bat eskaini zuten. Eñaut Elorrieta, Mikel Markez eta Arkaitz Miner musikariek Lauaxetaren Mendigoxaliarena (Ehungarrenean hamaika diskoan argitaratua), Hertzainak taldeak egindako No time for love-en bertsioan (Christy Moore) eta Mikel Laboaren Baga-biga-higa kantuak jo zituzten, Unai Elorriagak bere testu batzuen irakurketa tartekatzen zuela.

Juantxo Agirre Mauleon Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkari nagusiak zuzendu eta Eider Conde eta Iñigo Egia gidoilari, Jose Ariztimuño Aitzolen ibilbidea kontatzen da dokumentalean, elkarrizketetan oinarrituta.

Juantxo Agirre Aranzadiko idazkari nagusia bera, Ramon Labaien Donostiako alkate ohia, Lourdes Otaegi euskal filologoa, Mikel Aizpuru EHUn Historiako irakaslea, Iñaki Egaña historialaria, Martxelo Otamendi Berriako zuzendaria eta Aitzol Azpiroz Aitzol apaizaren senitartekoa dira, besteak beste, elkarrizketatuak. Hauen ahotik azaltzen da Jose Ariztimuñok euskal gizartean egitasmo kristau, abertzale eta euskaltzalea eratzeko zeukan grina eta horretarako izan zuen indarra. Jendarteko gaietan interesatua, lehenengo bertsolari txapelketen antolatzaile, euskal pizkundeko ikur seinalatu zuten, eta arlo horretan egindako lanak ezagutaraztea izan zuten helburu.

Euskaltzalearen nortasunetik abiatuta azaltzen dute Baionatik Bilbora, frontera, egin nahi zuen bidaia; Galerna ontzian itsasoratzearen zergatia.

Itsasontzian ezagututako Jean Pelletier-en testigantzak aditzen dira irudiz lagunduta. Hark kontatzen du zer ikusi zuen Aitzolengan, nola geldiarazi zuten barkua Pasaia parean zihoala, Ondarretako kartzelarako bidea eta han entzun, ikusi eta sentitutakoak. Pelletierrek ikusi zuen bere begiz Ariztimuño tortura gelatik desitxuratuta ateratzen.

Kartzela hartan ikusi zuten azken aldiz Aitzol bizirik, eta 1936ko urriaren 17an “libre” utzi zutenean, kartzela atarian harrapatu eta Hernaniko hilerrian fusilatu zuten.

Josebe Goia Hernaniko orduko lurperatzailearen alabaren testigantzak ere bildu ditu Aranzadi Elkarteak, urriko gau ilunetan ikusten zutena kontatuz.

Ekitaldiari bukaera emateko Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Justizia sailburuari eman zioten hitza. Aitzolek bere fedea iturri, abertzaletasuna eta euskaltzaletasunari eskainitakoa ekarri zuen gogora, eta iragan igandean Tarragonan beatifikatu zituzten Gerra Zibilean fusilatutako 522 elizgizonetan Ariztimuño ez egotea salatu zuen.

Omenaldi txiki bat egin zitzaien, baita ere, bai Aitzolen sendiari, bai eta dokumentalean agertzen den eta aurten hil den Juan Pardori. Pako Etxebarriak eman zion lore sorta Aitzol Azpiroz abadearen senitartekoari eta Juan Mari Atutxa Sabino Arana Fundazioko presidenteak Pardoren alabari.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#2
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#3
Estitxu Eizagirre
#5
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
1936ko biktimak eta kolpistak berdintzeko UPNren saiakera atzera bota du Nafarroako Parlamentuak

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintza eta Euskarako Batzordeak atzera bota du UPNk aurkeztutako mozioa, 1936ko Gerran Errepublikaren kontrolpean zeuden lurraldeetan izandako biktimak Oroibidea memoriaren datu-basean sartzea eskatzen zuena. Mozioak PP eta Voxen babesa jaso du,... [+]


Eneko Etxeberria
“Ez nioke nire semeari Jose Miguelen bilaketaren zama utzi nahi”

Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpua aurkitu gabe bukatu da Frantziako Landetan egindako bigarren indusketa. 44 urte dira militantea desagertu zenetik eta bere familiaren belaunaldi batetik bestera pasa da bere bilaketaren zama.


Cuelgamuroseko indusketetan eskuin muturraren presio eta sabotaiak salatu dituzte auzitegi-medikuek

Madrilgo Cuelgamurosen, Erorien Harana deituriko monumentuan arkeologoak egiten ari diren indusketetan etengabe ari dira jasaten eskuin muturreko jendeen presioa, hala adierazi du Pako Etxeberria auzitegi-medikuak. Egunotan, biktima errepublikarren senideek bisitatu ahal izan... [+]


Olaia Beroiz: "Emakume errepresaliatuen kemena gogoratzea ezinbestekoa da"

Iruñeko Txantrea auzoko kale-izendegian frankismoan errepresaliatuak izan ziren hamar emakume gogoratuko dituzte. Ekitaldia egin zuten atzo eta auzoaren hegoaldean dagoen plaza bat oroimen gune ere izendatu zuten. "Garrantzitsua da historian gertatutakoa gogoratzea;... [+]


2024-04-26 | Xuban Zubiria
Memoria berreskuratzeko usurbildarrak lehen lerrora

Andatza mendia memoria leku bihurtu zuen Usurbil 1936 elkarteak apirilaren 13ko birsortze historikoan. Herritarren lan boluntarioarekin berreskuraturiko lubakiak antzezleku bihurtu ziren egun batez. Gerraren eraginez Usurbilen jazotakoak elkarbanatzeko enegarren ekimena izan da.


Eguneraketa berriak daude