Deklaratzera deitutako Aitzinako bi kideak ez dira aurkeztu


2014ko azaroaren 21ean - 11:02
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Deklaratzera deituak izan diren bi gazteak zitazioak hausten.(Argazkia: www.ehkz.eu)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aitzina gazte antolakundeko kideek Iparraldeko hainbat herri sarreretan frantses hutsean idatzita zeuden 100 seinale kendu eta trenez Parisera bidali zituzten uztailaren 14an. Urriaren 16an Aitzinako kide bat atxilotu eta gazte antolakundearen Baionako egoitza miatu zuen poliziak. Orain, beste bi kideri iritsi zaie jendarmerian deklaratzeko zitazioa.

Desobedientzia

“Ez gira beren jokoan sartuko! Konbokazioetara ez gira aurkeztuko”, esan dute Aitzinako bi kideek ehKz webgunean argitaratutako agirian.

Salatu dute Frantziako Estatuak “betiko eskeman” jarraitzen duela “gazteak zatitu eta kriminalizatzeko helburuarekin”.

Aitzinako kideek bide beretik jarraitzeko hautua berretsi dute eta hurrengo egunetarako bi hitzordu jarri dituzte: Bata Azaroak 22an, zitazioei erantzun eta aurrerantzean zer dinamika garatu erabakitzeko eta bestea azaroak 22an, Ipar Euskal Herri mailako ekimen ikusgarri bat egiteko, aurrerago emango dituzte zehaztapenak.


Eguneraketa berriak daude