Airbnb-ri aurre egiten ari diren munduko hainbat hiri
Alokairu irregularrak eragin kaltegarri ugari ditu bertakoen bizitzengan —etxebizitzen merkantilizazioa, masa turismoa—, eta horiek mugatzeko neurriak hartu dituzte hiri eta kolektibo ugarik.
San Franciskon egin zuten ekintza. Karteletan "Etxegabetzeak: Maitasunez, Airbnb" bezalako mezuak daude. San Franciskon egin zuten ekintza. Karteletan "Etxegabetzeak: Maitasunez, Airbnb" bezalako mezuak daude.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei aurre egingo dieten hedabide independenteak
Airbnb bezalako plataformek, beharra duten gutxi batzuei laguntza ekonomiko txiki bat ematen dieten arren, etxebizitzaren merkantilizazioa hauspotzen dutela geroz eta agerikoagoa bihurtzen ari da. Esaterako, Los Angelesen (AEB) urte oso batean alokairu arruntean irabazitakoa lortzeko, nahikoa da 83 egunez Airbnbren bitartez etxea alokatzea. Ondorioz, jabeek nahiago dute etxea turistei alokatzea, bertakoei beharrean.
Fenomeno hori are larriago bilakatzen da turistifikazio handia jasaten duten hirietan. Izan ere, pertsona ugarik plataforma horiek erabiltzen dituzte bidaiatzeko, eta jada turista masa handiak jasotzen dituzten lekuetara are turista gehiago heltzen dira.
Horren aurrean, hiri ugarik neurriak hartu dituzte plataforma horiek eta beren eraginak mugatzeko. Hiri batzuetan udalek hartu dituzte neurriak, beste batzuetan bizilagunak izan dira plataformen kontrako kanpainak abiarazi dituztenak, eta hainbatetan biak uztartu dituzte. Hona adibide batzuk:
- Bartzelona: Ada Colauren udal gobernuak gerra deklaratu dio Airbnbri, eta gerra piztu da bai. Iazko azaroan 600.000 euroko multa ezarri zien Udalak Airbnb eta Homeawayri pisu turistiko ilegalak iragartzeagatik. Urtebete lehenago 60.000 euroko zigorra ezarria zien arrazoi beragatik, baina plataformek ez zuten aldaketarik egin. Kontrara, Airbnbk mezuak bidali zizkien erabiltzaileei eskatuz Bartzelonako Udala eta Generalitateari presio egin ziezaieten. Erabiltzaile batzuek ere, alokairu irregularren salaketa faltsu masiboekin Udalaren jarduna “saboteatzeko” deia zabaldu zuten. Baina gatazka ez da hor amaitu. Bartzelonako bizilagunek ekintza ugari egin dituzte etxebizitzaren merkantilizazioa salatzeko. Bizilagunek turistentzako alokairuan zeuden hamahiru pisu irregular —ez daude horretarako erregistratuta— salatu zituzten. Pisu denak enpresa berberak kudeatzen eta iragartzen zituen Airbnbn. Bizilagunek pisuak erreserbatu zituzten, pankartak bota zituzten balkoietatik eta Udalari eman zieten pisu irregular horien berri.
Etxearen kudeatzailea protestariei aurre egiten, Bartzelonan egindako protestan.
- Valentzia: Valentziako Turismo Agentziak 30.000 euroko isun bana ezarri zieten Airbnb, Homeaway eta Rentalia plataformei beren plataformetan iragartzen dituzten pisuak ez egoteagatik erregistratuta pisu turistiko bezala. Iazko urtean Agentziak ohartarazia zien aldaketa egin ezean isundu egingo zituztela.
- San Francisko: Airbnbren sorlekuan epe motzerako alokairuak mugatzeko kontsulta egin zuten bizilagunen ekimenez. Kontsultaren bezperan, mugatzearen aldekoek Airbnb enpresaren egoitza okupatu zuten alokairu mota horiek eragiten dituzten eragin kaltegarriez ohartarazteko. Hona ekintzaren bideoa (The Guardian):
- Berlin: Berlingo Udalak 2014ko maiatzean debekatu egin zuen turistei apartamentu osoak alokatzea, hala Aribnb bezalako negozioen kontra egiteko; soilik gela edo oheak jarri daitezke alokairuan hiri horretan. Neurriaren kontrako helegitea jarri zuten, baina epaileak arrazoia eman zion Udalari: “Prezio eskuragarria duten pisuen erabilgarritasuna mehatxatuta dago Berlingo hiri osoan, eta araudia justifikatuta dago”, irakur zitekeen epaitegiaren laburpenean. Izan ere, halako negozioek Berlingo pisuen alokairuen prezioak gora egitea eta alokairu arruntetarako pisuak murriztea bultzatu du, 2009 eta 2014 bitartean %50 igo zen alokairuen prezioa hiri horretan. Neurriak 100.000 euro arteko isunak aurreikusten ditu hura hausten dutenentzat. The Independent medioaren arabera, %40 murriztu da Airbnbk Berlinen eskaintzen duen etxe kopurua.
- Paris: Frantziako hiriburuak ere alokairua eta etxeen erabilgarritasuna kudeatu nahi izan du. Etxe hutsei, hau da, bigarren etxebizitzei zerga igo zieten %20 eta %60 bitartean. Hala, etxe huts horiek alokairuan jartzea bultzatu nahi izan du.
- Londres: 2015eko martxoan alokairu turistikoen araudi berria jarri zuten indarrean: Gehienez 90 egunez jarri daiteke turistentzako alokairuan etxea Londresen. Airbnb plataformak ere iragarri du epe hori errespetarazteko mekanismo bat jarriko duela martxan.
- Formentera: Langile prekarioen talde bat halako alokairu irregularrak aurkitu eta salatzeko erreserba faltsuak egiten hasi da. Alokairu irregularrak aurkitzerakoan, instituzioen aurrean salatzen dituzte. “Urtez urte etxebizitzaren arazoa eta neurrigabeko alokairuak ordaintzeaz nazkatuta” daudela adierazi dute.
Mingainari kosk txikia eginda joan ginen oporretan Kanarietako Lanzarote irlara. Maiatzaren erdian, turista asko-askorik topatuko ez genuela jakinda, prezio guztiak ere merkeago, eta hara eta hona mugitzeko lasaitasun gehiago. Espero bezalaxe izan zen. “Esperientzia”... [+]
Ekimen honekin tonu alai eta ironikoan salatu nahi dute aldaketa klimatikoa eta turistifikazioa elkar elikatzen ari direla, eta horrek "gure hiria eta lurraldea merkatuaren logikaren esku uzten" dituela.
Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]
Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera ere... [+]
Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]
Plan berriak Baztango bailara lau zonalde historikoetan bereiztea proposatzen du. Ostatu turistiko berriak irekitzeko araudia ere hartuko du bere gain, definitutako hiri iraunkortasun adierazleen araberakoa izango dena.
Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira.
Bilboko Udalak ez du lizentzia berririk emango, hirigintza planean etxebizitza turistikoen figura arautu bitartean. "Kautelaz" jokatzea erabaki du Juan Mari Aburtoren udal gobernuak, baina gehienez ere urtebeteko epea eman dio debekuari.
Turistifikazioaren Aurkako Urria manifestazio jendetsu batekin borobildu zuen igandean desazkunde turistikoaren aldeko Bizilagunekin plataformak, baina turistifikazioaren inguruko eztabaidak bizirik jarraitzen du hirian. Hain zuzen ere, Donostiako azken urteko turismoaren... [+]
Bizilagunekin plataformak deituta, hiri eredua eraldatu eta herritarren bizi baldintzak erdigunean jar daitezen eskatu dute ehunka lagunek. Etxebizitzaren eskasia eta garestitzea salatu dute, bai eta egoera horren aurrean, Donostiako udalak izan duen jarrera ere.
Uharteetako 25.000 biztanle inguru mobilizatu ziren urriaren 20an turismoaren “gehiegikeriaren”, masifikazioaren eta etxebizitzaren merkatuaren aurka protesta egiteko. Turismoak euren hiri eta herrietatik kanporatzen dituztela salatu dute bertako biztanleek.