AHTren obrak gelditzeko eskatu diote Nafarroako "aldaketaren gobernuari"


2015eko uztailaren 03an - 11:45
Nafarroako AHTaren obrak gelditzeko eskatu dio Sustrai Erakuntzak aldaketaren gobernuari (argazkia: www.cgt-lkn.org)

Aurreko gobernuak, Iruñea, Zizur eta Zizur Zendeako udalekin batera, bizitegi-gune berria eraikitzeko plana aktibatu zuen Etxabakoitz auzoan. Bizitegi-gunea AHTren Iruñeko geltokia aurrikusten den tokian eraiki nahi dute. Sustrai Erakuntzak salatu du “proiektu espekulatibo” berri horrek zentzurik ez duela, etxebizitza gehiagoren beharrik ez dagoelako.

Fundazioak adierazi du egitasmo guzti hori AHTren proiektuaren bueltan asmatu dutela, eta instituzioen zor publikoa nabarmenki handituko duen “diru xahuketa” izugarria dela.

Sustrai Erakuntzak jakitera eman du Berraztertzeko Helegitea aurkeztu diola Nafarroako Gobernuaren planari. Gobernu berriari helduleku administratibo bat eman nahi diote modu honetan, “operazio espekulatibo” hau geldiarazi dezaten. “UPNren gobernuak proiektuaren tramitazioa beharrezko esposizioa egin eta informazio publikora atera gabe jarri du abian, herritarren eta mugimendu politikoen oposizioa ekiditeko”.

Aldaketaren gobernuan posizionamendu garbirik ez 

Legealdi berrirako akordio programatikoak adostu dituzte dagoeneko Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta eta Izquierda-Ezkerrak. Sustrai Erakuntzatik adierazi dutenez, akordioaren testuan “azpiegituren inguruko gestioan haize berriak” nabaritu badaitezke ere, ez da AHTren inguruan posizionamendu garbirik egiten.

Aldaketaren gobernu berriari eskatu diote gauzak garbi adierazteko, eta horrela izan ezean, gobernuaren “zehaztapen faltaren” aurrean lanean jarraituko dutela diote, ingurugiroaren defentsan eta bestelako eredu sozialaren alde. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
Julio Villanueva (AHT Gelditu)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


AHT eta tren sozialerako egungo trenbidea egokitzea eskatu dute Altsasun

Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek Altsasun egindako prentsaurrekoan egin dute eskaera: tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta... [+]


Eguneraketa berriak daude