PPren ustelkeriak Rajoy bota du

  • PPren ustelkeriak, azkenean, Mariano Rajoy Espainiako presidente kargutik bota du. PSOEko Pedro Sanchezek proposatutako zentsura mozioa aurrera atera da.

ARGIA @argia
2018ko ekainaren 01a

180 eserlekuren babesa izan du Sanchezek. Hauek dira babesa adierazi dioten taldeak: Unidos Podemos eta konfluentziak, ERC, PDeCAT, PNV eta EH Bildu.

Ikusi bideoan zentsura mozioaren botoak zenbatu eta Rajoy boteretik kendu duten unea.

 

 

Kanal hauetan artxibatua: Espainiako Gobernua  |  PP  |  Mariano Rajoy  |  PSOE

Espainiako Gobernua kanaletik interesatuko zaizu...
2018-06-24 | Karmelo Landa
Ekaineko hamaika egun edo politikaren zingoa

Itsaskirria nabarmendu da politikaren eremuan ekaineko lehen hamaika egunetan, ohikoa baino aldakorrago jo duten haize boladen eraginez, baina ur sakonetan murgildurik, zaila eta nekosoa da politikagintzaren ur abisaletan gertatzen ari diren mugimenduak ezagutzea eta neurtzea. Nekosoa bezain beharrezkoa.

Ekainaren hasierarekin batera gertatu zen lehen ustekabea: garaile atera zen zentsura mozioa, eta ondorioz, Mariano Rajoy eta PP Espainiako Gobernutik egotziak izan ziren, azkenean. Inork ez... [+]


Euskal preso politikoen egoeran aldaketak iradoki ditu Pedro Sanchezek

Presidente bezala eman du bere lehen elkarrizketan Euskal Herriko eta Kataluniako preso politikoen egoeraz hitz egin du Espainiako Telebista publikoan.


Olivier Peter
"Delitu politikoa jende zintzoaren delitua da"

Genevan (Suitzan) erbesteratuta dagoen CUP-Crida Constituenteko diputatu ohi Anna Gabriel Sabatéren abokatua da Olivier Peter (Zurich, 1986). Giza eskubideetan, nazioarteko zuzenbide penalean eta estradizioetan aditua da. Legelari suitzar gazteari eskatu dio aholkua militante antikapitalistak. Peterri ez zaizkio elkarrizketak gustatzen, baina La Directarekin hitz egiteko prest agertu da. Bi hedabideon arteko harremana medio, ARGIAn elkarrizketa euskaraz eskaini nahi diegu irakurle... [+]


Jose Luis Arasti izanen da Espainiako Gobernuaren ordezkaria Nafarroan

Espainiako Gobernuan Mariano Rajoy presidente zelarik Carmen Alba izan da ordezkaria. Orain, Arasti izendatuko dute Pedro Sanchezen gobernuaren ordezkari Nafarroan.


2018-06-08 | Nahia Ibarzabal
Marlaskak presoen auzian esku-hartzea saihestu du

Ostegunean egindako agerraldian, ez du presoen auziaren eta dispertsioaren inguruko aipamenik egin Espainiako Barne ministro berriak.


2018-06-07 | Juan Mari Arregi
Hitz emandakoa konplitu dezatela

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente berriak bere ibilaldia hasi du Mariano Rajoyk ezarritako Estatuko Aurrekontu Orokorrek lotuta. Uda ondorenean, baina, 2019koak aurkeztu beharko ditu. Horregatik, komeni da duela hilabete aurkeztu zituen bere plan alternatiboak gogoraraztea, gastu sozial eta zerga gehiagoko Estatua batean oinarrituak.


Tortura salaketak ez ikertzeagatik ezaguna den Grande Marlaska epailea, Espainiako Barne ministro

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak (GEEA) bederatzi aldiz kondenatu du Espainia torturak ez ikertzeagatik eta horietako seitan Grande Marlaska zen epaile instruktorea.


2018-06-06 | ARGIA
Isabel CelaŠ bilbotarra Espainiako Hezkuntza ministro izango da

Isabel Celaá aukeratu du Pedro Sanchezek Espainiako Gobernuko Hezkuntza ministro kargurako. Politikari bilbotarrak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila gidatu zuen Patxi Lopezek zuzendu zuen exekutiboan.


2018-05-30 | ARGIA
Atzerriko kazetariak, adi honi: Espainiari buruz ondo hitz egiteagatik dirua eman nahi dizue Moncloak

Espainiako Atzerri Ministerioak Vianako Jauregia Kazetaritza Saria sortu du, Espainiako Estatuari buruzko irudi positiboa ematen duten atzerriko kazetarientzat. Kataluniako urriaren 1eko erreferendumaren kontra erabilitako bortizkeriak nazioarteko medioetan asko kaltetu zuen Rajoyren exekutiboaren irudia eta horri aurre egiteko mugimendua dirudi.


Eguneraketa berriak daude