AEBetako albistegiek ez dute klima aldaketa aipatu nahi

  • AEBko telebista kateen albistegietan geroz eta denbora gehiago eskaintzen diete klimarekin lotutako gaiei. Orain arte ikusi gabeko egoeren aurrean daude estatubatuarrak. Esaterako, Boston hiria orain arteko elurte handienak jasaten ari da eta ez-ohikoa den elurra ikusten hasiak dira Georgia moduko hegoaldeko estatuetan. Aldi berean, Kaliforniako zati handi bat lehorte handirako prestatzen ari da.


2015eko martxoaren 03an - 10:01
Azken eguneraketa: 2015-03-04 13:48:30
Klima aldaketaren aurkako manifestazioa New Yorken. (Argazkia: Arg Noticias).

Milioika dolar gastatzen ari dira telebista kateetako albistegiak “klima ikuskatzeko zentro” deigarrietan Amy Goodman kazetariak Democracy Now! hedabidean jaso duenez. Eguraldiaren berri ematen duten set hauek, “muturreko fenomeno klimatikoak ikuskatzeko zentro” bilakatzen ari dira orain, “muturreko fenomeno klimatiko” adiera erabiliz eta “klima aldaketa” eta “berotegi efektua” alde batera utziz. Hango albistegien publizitate tarteak ikustea besterik ez dago, erregai fosilen industria zein garbia eta zoragarria den esaten duten iragarkiak maiz topatzeko.

Horrelako gaien informazioa geroz eta beharrezkoagoa den momentuan, klimarekin lotutako informazioen jarraipena egiten duen pertsonal kopurua jaisten ari dira AEBetako hedabide nagusi batzuk. Joan den urrian, AEBetako irrati publikoen NPR kateak lau pertsonatik batera murriztu zuen klima aldaketaren gainean zeudenen kopurua. Bakar hau egun erdiz ari da lanean gainera. 2013. urtean, The New York Timesek ingurumen gaietan espezializatutako taldea desegin zuen.

Itxura denez, debatea amaituta baitago dagoeneko. Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldeak (IPCC), 2007ko nobel saridunak, 80 herrialdetako 800 zientzialarik idatzitako txostena argitaratu zuen honako baieztapen honekin: “Gizakiaren eragina klima aldaketan argia da: geroz eta gehiago aztoratu klima, gehiago arriskatzen gara atzera bueltarik ez duten gertakari eta ingurumen-inpaktuetara. Badauzkagu klima aldaketa mugatu eta etorkizun jasangarriagoa egiteko bitartekoak”.  

AEBetako gobernua ere arduratuta dago gaiarekin, aldaketa benetakoa dela uste du Pentagonoak. Zerbaitegatik definitu dute bai George W. Bushen, bai Barack Obamaren Defentsa Departamenduek klima aldaketa "segurtasun nazionalarentzat mehatxu garrantzitsu" gisa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
2024-04-21 | Nicolas Goñi
Oihanen kolapsoa saihestu dezakeen bioaniztasun globala nola zaindu?

Ekosistema askok itzulera gabeko puntuak dituzte, hau da, estresa maila berezi bat pairatuz gero –izan klima aldaketa, kutsadura edo kalte fisiko zuzenarengatik– desagertzen ahal dira, eta ekosistemak haien artean konektatuak izanez gero hurrenez hurren elkar... [+]


2024-04-12 | Hiruka .eus
Itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgetan izan duen eragina aztertu dute

Azken lau hamarkadetan itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgen komunitateetan izan duen eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Bizkaiko kostaldeko eremu batean sakonera-puntu desberdinak ikertu dituzte eta ikusi dute egituratzaileak diren afinitate hotzeko... [+]


2024-04-12 | ARGIA
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


Lehen aldia da klima larrialdiaren harira estatu bat zigortzen duela Europako Giza Eskubideen Auzitegiak

Suitza zigortu du Estrasburgok, estatu horrek bideraturiko klima politikak adindunen eta oro har herritarren osasun eskubidea zangopilatzen duelakoan. Ebazpena txalotu dute talde eta norbanako ekologistek eta diotenaz, ondorioak izanen ditu gainontzeko estatuengan ere, besteak... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


Eguneraketa berriak daude