Navarra Arena kiroldegiaren lanak behingoz amaitu eta errentagarritasunaren bila jo behar dela nabarmendu du Kontuen Ganberak egin duen txostenak.
Navarra Arena kiroldegiaren egoera aztertu du Helio Robleda buru duen Kontuen Ganberak, parlamentuaren eskariz. Txostenak dioenez, "pabilioiaren behin behineko egoerari irtenbide bat eman behar zaio lehenbailehen. Amaitu gabeko lanak bukatu eta kiroldegiaren kudeaketaz arduratuko den enpresa zein izanen den erabaki beharko litzateke ahalik eta lasterren". Eraikuntzaren inbertsioari errentagarritasunik handiena ateratzeko neurri egokiak hartzea gomendatzen du Kontuen Ganberak.
Erabaki horiek hartzen ez diren bitartean, mantentze-lanak behar bezala antolatzeko beharra azpimarratzen du txostenak. Izan ere, eginiko inbertsioak eta instalazioen ezaugarriak kontuan harturik, funtsezkoa da mantentze-lanak finkatzea. Gobernuak oraindik ez du zehaztu kiroldegia nola kudeatuko duen. Itxura guztien arabera, enpresa pribatu batzuekin harremanetan jarri da baina oraindik ez du deus finkaturik.
Momentuz, ez dago obra lanak amaitzeko aurreikuspenik eta, beraz, inork ez daki noiz zabalduko den kiroldegia. 2015eko aurrekontuek obrari loturiko diru-sail bakarra jasotzen dute: 390.000 euro, mantentze-lanetarako.
55 milioi euroko inbertsioa orain arte
Kontuen Ganberak gogoratzen du ere, kiroldegia egiteko hirigintza planaren aldaketa Osasunak bultzatu zuela, klubak dituen lur-sailetan. Horren bitartez, Iruñeko Udalak lur-sail bat eskuratu zuen, eta ondoren Gobernuari eman zion kiroldegia egiteko.
Orain arte 55 milioi euroko inbertsioa behar izan du Nafarroako Gobernuak kiroldegiaren eraikuntzarako eta lanak bukatzeko beste 6,2 milioi euro gehiago beharko dituela aurreikusi du.
2008ko apirilean Gobernuak proposamen zehatza aurkeztu zuen. Honakoak ziren inbertsioaren ezaugarri nagusiak: erdiko pistan 10.000 ikuslerendako harmaila, 2.500 ikuslerendako frontoi bat, kirol-museoa eta lurpeko aparkalekua. Gobernuak PSNrekin hitzartu zuen Plan Navarra 2012 izenekoan, lehentasunezko inbertsiotzat jo zuten.
Erabili anitzeko instalazioa egitea zen helburua, bertan kirolaz gain bestelako jarduerak antolatzeko asmoz. Obra lanen hasiera 2009ko irailean finkatu zen. Amaiera, berriz, 2011ko lehen hiruhilekorako aurreikusi zen. Hasieran inbertsioaren kudeaketa SPRIN enpresa publikoaren esku utzi bazen ere, azkenean Kirol Institutuak hartu zuen bere gain.
[Albiste honen jatorrizko bertsioa Euskalerria Irratiaren webgunean argitaratu da eta atari horren CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]
2025. urtean konkistatzaile baten omenezko monumentu bat egitea "lekuz kanpo" dagoela adierazi dute oposizioko kideek.
Irungo Udalak isilarena ematen duen bitartean, asteburuero hiriko kaleen segurtasuna zaintzeko aitzakiapean "Patrullas Vecinales" antolatu duten herritarren taldea ugaritzen doa. Ertzaintzak sare sozialetan ikusi dituztela aitortu du, baina Andoni Urdangarin Irungo... [+]
Hainbat urtetan jarduera hezitzaileak gazteleraz jaso ostean, bi urte direla Zabalgana ikastetxeak euskara hutsean ematea eskatu zion auzoko osasun zentroari. Osasun zentroko arduradunek diote ez dutela horretarako baliabiderik. Osakidetzak egoera ikasturte honetan... [+]
Ustez lasaiak diren espazioetan ere hau sinatzen duenak jasotakoak dira hurrengoak: ekotaliban, NIMBY, bobo, kolapsista, negazionista, ekozekena, belarjale... Denek partekatzen dute eremu semantikoa: ekologismoa. Ekologismoaren baitako zenbait pertsonari edo mugimenduri deitzeko... [+]
Ipurdia belztu egiten zaio. Tomate (Solanum lycopersicum) alea sano-sano ikusten da, landarean zintzilik, goitik behera begiratzen baitiogu. Buruz behera edo hankaz gora jarriz gero ipurdia beltz-beltz azalduko du. Ipurdian txanpon baten antzeko beltzune borobila, oso beltza eta... [+]
Hamabost urte baino gehiago daramatza martxan Bizkaiko Kimuak ernamuinduen proiektuak, baina hasierako bultzatzaileak erretiratu dira eta erreleboa hartu berri dute Mikel Landa Luzarragak eta Asier Iñigo Oraindik. Ernamuindutako kimu freskoak ekoizten dituzte batik bat,... [+]
Egiptoko Poliziak militante ugari atxilotu ditu ostiralean, eta hainbat zauritu eragin, protesta oztopatzeko saiakeratan. Nazioarteko martxaren antolatzaileek adierazi dute aurrera jarraituko dutela, eta datozen orduetan erabakiko dituzte hurrengo pauso zehatzak.
2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.
Euskalduna naizen aldetik,... [+]
Auzo elkarteak, herri mugimenduak eta ekologistak batu ziren asteazkeneko kontzentrazioan. Lantegien jardueraren amaiera itxaroten ari dira duela hamar urte.
Nafarroako landa gune asko daude despopulazio arrisku larrian eta horietako bat da Urraul Goiti Pirinioaurreko bailara. Hango Adoain herrian biztanle bakarra bizi da iraunkorki eta 93 urte ditu. Han da ere Perotx oinetxe zaharra eta berau birgaitzeko herri ekimena abiarazi dute.
Asteartean pasa zuten Tunisia eta Libiaren arteko muga, ondotik Egiptora sartu eta bertatik Gazara heltzeko asmoz. Berez, Libiako autoritateen babesa jasota du ekimenak, eta jarrera horri segika bidea berriz irekitzea galdetu diete poliziei antolatzaileek.
Israelek Iranen aurka orain arte egindako aire eraso gogorrena egin du ostiral goizaldean, Leon operazioa-rekin. Erasoan, Israelgo Armadako 200 bat gerra hegazkinek hartu dute parte eta kalte handiak eragin dituzte Iraneko nuklear programa garatzeko eta misil balistikoak... [+]