3. mailako azterketa ez egitea lortu dute Ordiziako ikastolan

  • Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleei (8-9 urteko haurrei) kanpo ebaluazioa egiteko 30 ikastetxe hautatu ditu Eusko Jaurlaritzak eta horietako bat da Ordiziako Jakintza Ikastola. Baina planto egin dute ikastetxeko gurasoek, eta bertan behera geratu da azterketa.


2015eko maiatzaren 26an - 13:41
Astearte honetan zuten proba eta ez da ia ikaslerik agertu.

Astearte honetan zuten proba eguna eta ikasgelan gutxienez 12 haur aurkeztu behar ziren etsamina egin ahal izateko. Ikaslerik ia ez da agertu, eta beraz, proba egin gabe joan dira Eusko Jaurlaritzako ordezkariak. Hala baieztatu dio ARGIAri Ikastolen Elkarteak.

Duela aste pare bat Jaurlaritzatik oharra helarazi zioten Jakintza Ikastolari: azterketa egiteko aukeratuetako bat ziren. Ikastolako irakasleek eta zuzendaritzak, eztabaidatu ondoren, gurasoen esku utzi zuten azken erabakia. Azken finean, irakasleek edo zuzendaritzek planto eginez gero ondorioak izan ditzakete, baina gurasoek eta haien seme-alabek ez, azterketa diagnostikoa delako eta beraz ez duelako ondorio akademikorik.

2 orduko azterketa, LOMCEren aginduei jarraiki

2 orduko iraupena dute azterketek, denbora luzeegia, hainbat irakasle eta gurasok salatu dutenez.

Espainiako Gobernuak inposaturiko LOMCE legearen hainbat agindu barneratu ditu Eusko Jaurlaritzaren Heziberri planak. Hala, Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. mailan LOMCEk ezarritako kanpo-ebaluazio edo errebalidak, EAEn ebaluazio diagnostikoak izango direla jaso du Heziberrik –alegia, gainditzea ez da derrigorrezkoa izango aurrera egiteko–, baina Madrildik diseinatuko dituzten proba hauek Lehen Hezkuntzako zuzendarien kezka nagusia dira hala ere: “Ikastetxeetako jarduna azterketa horietara moldatzen joango delakoan gaude, lorpen maila handiena eskuratu aldera, eta horrek urteetan esfortzu handiz egindako bilakaera metodologiko-pedagogikoa kaltetuko luke”. Gainera, emaitzen arabera ikastetxeen rankingak egin nahi ditu Espainiako Gobernuak.

Jakintza ikastola, aurrekari garrantzitsua

Ondorengo egunetan, beste 29 ikastetxetan saiatuko dira azterketa egiten, baina dagoeneko mobilizatzen hasiak dira batzuetako eta besteetako gurasoak.

Eskola publikoan adibidez, EHIGE guraso elkarteak jakinarazi du hiru ikastetxe publikotako gurasoek (Arantzabela, Salburua eta Lope de Guereñu) ezezkoa eman diotela probari eta sinadurak entregatu dituztela Hezkuntzan Sailean, aukeratuak izan diren Gasteizko gainontzeko eskoletan (Cervantes, Luis Dorao eta Samaniego) gurasoen sinadurak jasotzen ari direla prozesu berbera egiteko, eta gainontzeko 15 ikastetxe publikoetan bilerak egiten ari direla familiekin eta eskola kontseiluekin, azterketa hauen inguruan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LOMCE legea
Batxilergoko bost modalitate ezarriko ditu Lomloe lege berriak datorren ikasturtean

Espainiako Gobernuak abenduan onartu zuen hezkuntza lege berria, eta 2022-2023 ikasturtean aplikatuko da bigarren hezkuntzako eta batxilergoko maila bakoitietan. DBHn, hautazko ikasgai gehiago eskainiko dira, eta batxilergoan, arteari lotutako bi modalitate eta beste modalitate... [+]


LOMLOE, trileroen jokoa

"... hezkuntzako gastu publikoa barne-produktu gordinaren gutxienez ehuneko 5 handitzea..." Alderdi sozialistak erabili ohi duen eta LOE aldatzeko Lege Organikoaren Proiektuan jasotako dialektika tranpati horren beste esaldi bat da. STEILASentzat, hezkuntzan inbertsio... [+]


2020-11-06 | ARGIA
Lomce legearen ordezkoak ez ditu diruz lagunduko ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeak

LOMLOEn, LOMCE ordezkatuko duen legean, zuzenketa bat onartu du Espainiako Kongresuak: diru laguntzarik ez ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten ikastetxeentzat. Neurriak EAEko eta Nafarroako hainbat ikastetxetan izango du eragina, baina horietako batzuek... [+]


LOMCE indargabetuko duen Hezkuntza Legeari argi berdea eman dio Espainiako Gobernuak

Hego Euskal Herriko ikastetxeetan eragingo duen Hezkuntza Legea onartu du Espainiako ministroen kontseiluak. Bertan behera geratuko dira LOMCEk ezarri zituen errebalida polemikoak eta ibilbide espezializatuak, eta Erlijioa ez da notarako izango, besteak beste.


Bizi ala iraun?

“Esan gezur bat mila aldiz. Errepikatu hitzez hitz. Handik gutxira ikusi, egia bihurtzen. Haien ahotan ikusi, egia bihurtzen.” Horixe abesten du Gorka Urbizuk Berri Txarrak taldearen kontzertuetan. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin gertatzen ari denaren... [+]


Eguneraketa berriak daude