1988an azaroaren 7an sortu zuten Euskalerria Irratia, Iruñerriko irrati euskaldun eta independentea. 25 urte daramatza uhinetan, Nafarroako Gobernuak emititzeko baimena ukatu dion arren.
“Baietz 25. urteurrena legeztaturik ospatu”, hala dio hedabidearen web-guneak. Izan ere, ez da erreza Euskalerria Irratiaren egoera legala. Nafarroako Gobernuak lizentziarik gabe utzi du emititzeko baimenak banatu dituen lehiaketa guztietan; Euskalerria Irratiak, baina, uste du lizentzia izateko eskubidea duela, eta Espainiako Auzitegi Gorenera eraman du auzia. Bertan dago orain gaia.
Oztopoak oztopo, ekinean jarraitzen du Iruñerrian euskara hutsean emititzen duen tokiko irrati bakarrak. Astean 40 orduko programazioa eskaintzen du, eta CIESen inkesten arabera, 8.000 entzulek aditzen dute, batez beste.
“Bertako errealitateari erreparatzen diogu, jendearen poz eta nahigabeei, proposamen zein ekimenei, ez bakarrik Nafarroa ofizialari”, diote hedabidearen aurkezpen gutunean. Hori da irratiaren ezaugarri nagusietako bat: Iruñerriari eta Nafarroari buruz hitz egitea, baino gainontzekoek lantzen ez duten ikuspuntuetatik.
Bazkideei esker
Bazkidetzan oinarritutako proiektua da, alderdi politiko, erakunde ofizial eta indar ekonomikoen menpekotasunik gabekoa. “Jendeak sortu eta kudeatuta” dela diote bertako langileek, “independentea”.
Autonomia mantendu ahal izateko bazkide gehiago behar dituzte, eta horregatik, martxan paratu dute bazkidetza kanpaina.
Egun, 996 bazkide dituzte, eta urteurren egunarekin batera, 25 gehiago izatera heltzea da planteatu duten erronka.
Hastapenak: Euskadi Irratiaren antena pirata bat jartzen
Euskalerria Irratiak lehen urratsak 1988an eman bazituen ere, lau urte lehenago, 1984an, Iruñeko Komunikabideak sozietatea eratu zuten.
Elkartearen aurreneko ekimena ez zen izan irrati propio bat sortzea, baizik eta garaian hasiberria zen Euskadi Irratia Iruñerrian entzungai jartzea. Horretarako, etxe baten teilatuan antena bat ipini, eta euskaraz aritzen zen medio bat eskaini zioten eskualdeari: Euskadi Irratia.
Lehen pauso hori motz geratu zen baina. Eta besteena helaraztetik, tokian-tokiko egitasmo bat prestatzeari ekin zioten. Era horretan jaio zen Euskalerria Irratia.
“Hemengo jendeak entzule huts ez, hartzaile izateaz gainera, egile, hizlari, solaskide izan behar zuen”. Esan eta egin.
Hasiera batean agintariek emisio baimena eman arte itxarotea pentsatu zuten, aitzitik ez zieten ematen. Beraz, jada 25 urte iraun duen ibilbideari ekin zioten, nahi gabeko egoera alegalean.
Twitterren #ie25 traolaren bidez ematen ari dira urteurrenaren berri.
Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]
Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]
Lizarrako Udalak udarako antolatu dituen bost musika ikuskizunetan eta beste horrenbeste film emanaldietan bat bera ere ez da euskaraz izanen; datorren astean hasiko diren festen egitarauan haurrentzako ekitaldi bat dago euskaraz programatua, justu, erraldoi eta buruhandien... [+]
Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]
Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute.
Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.
UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]