161 atxiloketa: Rajoyren balantze iluna ETAk armak utzi eta lau urtera

  • ETAk 2011n jarduera armatua behin betiko eten izanagatik ere, geroztik igaro diren lau urteetan jendea atxilotzen jarraitu dute erakundearekin ustezko harremana izateagatik.


2016ko urtarrilaren 07an - 11:14
Azken agintaldian Rajoyren gobernuak gogor egin du euskal preso politikoen abokatuen kontra.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Tarte horretan Mariano Rajoy izan da agintean Espainian, eta euskal gizartetik gatazkaren konponbidean urratsak ematea eskatu zaion arren, zentzu horretan Espainiako Gobernuak mugimendurik ez du egin, argudiatuz horretarako baldintza bakarra ETA guztiz disolbatzea dela. Mugitu,  mugitu da, baina beste norabide batean, atxiloketa kopuruak erakusten duen bezala. Guztira 161 izan dira, horietatik 47 iragan urtean.

Humberto Unzuetak Noticias de Gipuzkoa kazetan idatzi duenez, atxilotuen artean gehienak iraganean ETArekin ustezko harremana izandako pertsonak dira, justiziarekin zeuzkaten zor zaharren edota sumario berrien ondorioz atxilotuak. Horiez gain, presoen defentsaz arduratutako abokatuen eta sare sozialetan ustez terrorismoari gorazarre egindakoen atxiloketak ere oso ugariak izan dira, batik bat azken urteetan. Komando operatiboetako kide aktiboak atxilotuen kopuru osoaren zati txiki bat besterik ez lirateke.

Kontu zaharrak, atxiloketa berriak

Azken horien artean sartuko lirateke Iratxe Sorzabal eta David Pla. Polizia frantziarrak Baigorrin atzitu zituen ETAko buruzagitzat zeuzkatenak. Atxiloketa hauekin armategiaz arduratzen zen zuzendaritza egitura deuseztatutzat jo zen.

Atxilotuen artean erakundeko kide ohiak ere badaude. Iragan urtean, esaterako, Santiago Arrospide eta Carlos Garcia Preciado hartu zituzten atxilo. Lehenengoari dagokionez, kartzelan bi hamarkada eman eta aske gelditu ostean atzitu zuten, justizia espainiarrak ez baitzuen onartu Frantziako kartzeletan emandako urteak deskontatzea.  Garcia Preciado, bere aldetik, Erroman atxilotu zuten, bertara duela hamabost urte ihes egin ostean.

Abokatuak jomugan

Azken agintaldian Rajoyren gobernuak gogor egin du euskal preso politikoen abokatuen kontra. 2014ko urtarrilean Guardia Zibilak EPPK-ko zortzi bitartekari atxilotu zituen, tartean Arantxa Zulueta eta Jon Enparantza abokatuak. Urtebete geroago hamasei lagun atxilotu zituzten, abokatuak gehienak, ETAri babesa ematea egotzita. Atzituen artean zeuden Amaia Izko, Eukene Jauregi eta Haizea Ziluaga, orduantxe Auzitegi Nazionalean epaitu behar zituzten ezker abertzaleko kideen abokatu zirenak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan

Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte. 


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Jesus Maria Gomez Ezkerro preso iruindarra aske geratu da zigor osoa beteta

Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da. 


“Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea”

26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Ongietorrien auziko akordioak “borrokaren zilegitasuna” ezbaian jartzen duela salatu dute zenbait presok eta preso ohik

"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian. 


Txetxu Barrios Atarrabiako presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.


2025-06-12 | Gedar
2022tik hona, gutxienez 68 preso izan dituzte uhalekin loturik EAEko espetxeetan

Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]


Iruñeko espetxeko presoek tratu txarrak, birgizarteratzeko baliabide falta eta generoaren araberako desorekak sufritzen dituztela dio Salhaketak

Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.


2025-06-05 | ARGIA
Sorzabalen absoluzioari helegitea jarri dio fiskalak, eta bere kontrako epaiketa errepikatzea eskatu du

Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


40 minutu Iratxerekin

Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]


Ekainak 7an Amnistia Egunera batzeko deia luzatu du Askek

Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte. 


Sarek ‘Puzzlea osatu arte’ ekimena antolatu du, asteburuan 29 herri zeharkatuko dituena

Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Eguneraketa berriak daude