Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

Joerak

Biluztuz jantzi

Arg.: Bertsolaritza

Ainhoa Agirreazaldegi

bertsolaria

Lujanbioren txapelak genero ikuspegitik bertsolaritzan izan dezakeen eraginari buruz idazteko eskatu didate. Noiz hasi ote zen dena?

guztia irakurri

Autoekoiztuz

Arg.: Musika

Iker Barandiaran

kazetaria

Aspaldian askotan esan ohi da musikaren negozioa gainbeheran doala. Ez dago zalantzarik orain arte ezagutu ditugun gailu, euskarri eta merkatu motak zaharkituak gelditu direla, baina ez da egia musika sorkuntza ezta kontsumoa gutxitu direnik. Beste era batean ekoizten da, beste era batean saldu eta beste era batean kontsumitu; hori da aldatu dena.

guztia irakurri

Zientzia eta teknologia-ikasketetan ikasle gutxiegi

Arg.: Unibertsitatea

Juan Ignacio Perez-Iglesias

EHUko irakaslea

25 urtetan zehar jaisten egon ondoren, 1995an gertatu ziren Euskal Herrian azken urteotako jaiotze-kopuru txikienak. 25 urte lehenago jaio ziren haurren erdia jaio ziren orduan, gutxi gora behera. Hezkuntza-sistema osoak pairatu ditu beherakada horren ondorioak. Hortaz, nahiz unibertsitate-ikasketak hasten dituzten gazteen ehunekoak handituz joan diren, jaitsiera handia gertatu da unibertsitate-ikasleen kopuruetan.

guztia irakurri

Literaturaren zaleon utopia

Arg.: Literatura

Edorta Jimenez

idazlea

Bizkaia aldean literaturaren zaleek josten eta brodatzen dihardute. Esaterako, 2009an ekimen berri bi sortu edota indartu dira. Ekainean Larrabetzu herrian euskara hutsezko literatura azoka egin zen; abenduan, Durangoko Azokaren alboan eta haren gerizpean, Ahotsenea izan dugu. Iazkoan goiz bakarrekoa izan zen ekimen hori hiru egunekoa izan da aurten. Ekaina eta abendua bitartean, uztailean hain zuzen, Ea herriko Poesia Egunak egin ziren. Eta Larrabetzu herrian sortua den Literatura Eskolak hariak sendotzen jarraitu du, gero eta ibiltariago bilakatuz baitoa. Aurten lehenengoz Bilboko Iralera ere hedatu da, arrakastaz hedatu ere. Beste zenbait tokitan ere lan egin da, hala nola Basaurin, Ipuin Erotikoen Lehiaketa antolatzen segituz. Eta Basauri aipaturik, ez daukagu ahazteko irakurleen txokoak indartuz doazela gure herrialdean. Guzti hau euskararen beste herrialdeetan egiten dena gogoan hartu gabe azterturik, literaturaren zalea josten dihardugun sarearen nondik norakoa antzeman ahal da.

guztia irakurri

Ur uhertuetan hobeto arrantzatzen omen da (edo gardentasun eza, asmo gardena denean)

Arg.: Telebista

Bea Narbaiza

EHUko irakaslea

Putek eta tokiko telebistek elkarren antza dute. Antza dute uhertasunagatik eta gardentasunagatik. Instituzioek, desberdinek, jarduera bi hauen erregulazioan erantzukizunak izaten jarraitu nahi dute. Egindakoak asko izan dira, egin gabekoak askoz gehiago. 1995eko azaroan, adin nagusikoen borondatezko prostituzioa despenalizatuko da. Adin nagusiko borondatezko putari baina, ez zaio langile izaera aitortuko. Toki berean, urte berean, hilabete bat beranduago, tokiko telebisten lehenengo legea onartuko da. Estatuan lehenengo tokiko telebista emititzen hasi eta hamahiru urtera. 41/95 legea. Bere horretan inoiz aplikatuko ez dena.

guztia irakurri

Euskararen etorkizuna irakaskuntzan

Arg.: Irakaskuntza

Lontxo Oihartzabal

EHUko irakaslea

Euskal Eskola Publikoaren Legeko 23 artikulua ezagutzen genuenok uste genuen, Euskadiko sozialistek onartua zutela Euskadin Euskara egoera diglosikoan aurkitzen dela oraindik ere, eta, arrazoi hori medio, euskararen erabilera sustatu nahi zutela eskola publikoaren eremu osoan. Hau dio, hain zuzen ere, aipatu legeko artikulu horrek hitzez-hitz:

guztia irakurri

Zer egin publizitatean diru gutxirekin

Arg.: Publizitatea

Iñigo Fernandez Ostolaza

Publis agentziako Bezeroarentzako Zerbitzuen Zuzendaria

Mugatuak dira beti aurrekontuak, guzti-guztiak. Are mugatuagoak ordea garaiotan. Horrexegatik, behar-beharrezkoa da oinarrizko arauei inoiz baino estuago heltzea.

guztia irakurri

Kultura debalde?

Arg.: Internet

Gorka Bereziartua

kazetaria

Papera X euro, kola X euro, azalarentzako kartoia X euro; disko hutsa X euro, grabazio estudioa X euro, banaketa kostuak X euro; kamerak X euro, klaketa X euro, makillajea X euro… Baina literaturak, musikak, zinemak, kulturak oro har, ez du preziorik. Eta aro digitalean euskarri fisikoak desagertze bidean direnez, gainontzekoak ordaintzeko MasterCarda ateratzea geroz eta gehiago kostatzen zaio publikoari. Arrazoi ote du Chris Andersonek (Free: the future of a radical prize, 2009) Interneten garaian denak doan izan behar duela aldarrikatzean?

guztia irakurri

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan