Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

Artikulu nagusiak

Iraganak oinak berotzen ez (apunte ezkor batzuk sortzen segitzeko)

Arg.: Carlos Corbella

Iñigo Aranbarri

ZAPATA KUTXA HARROPATSEZKOAK

Pausuan hurreratu da gizona.

– Hor eman ditiat nire udarik tristeenak.

Teila gorri, musu zuri, arbola hezurrez inguraturiko zelai berdeak inguruan, ederra begitantzen zait, oraindik ere, Ricardo Bastida arkitektoak Sukarrietan paraturiko etxe zabala. Menturaz harako garai haietan San Antonioko hondartzara etortzen ginenean sareaz bestalde ikusten nituen haur haietako bat zen orain, ume txiki bat duela aulkian, koskortuago bat inguruan jolasean, udetako tristuraz mintzo zaidan gizona. Estilo neovasco garbikoa, inguru zaindu paregabea, zer ume egon daiteke bihotz hondoratua honako paraje batean Urdaibaiko uda zoragarrietan?

guztia irakurri




Kulturaren zorrak

Arg.: Gaizka Iroz

Itxaro Borda

Antton Lukuk Maiatz aldizkariaren solasaldietara Pamielak publikatu eta 2008ko Juan Zelaia saria erdietsi zuen Euskal kultura? liburua ekarri zigun. Presentatu zuenean iruditu zitzaidan Luku gerlara zihoala berriz eta egoera ikusiz nolabait indarrak xahutzea debalde zela nioen nirekiko. Baina idazle gisa, zurrunbilo eta diru- publikoen urmel horietarik kanpo bizi naiz: lanaz salbu laguntzarik ez daukat. Kasik ahantzia nuen kultura bazkatzeko egiturak bazirenik ere. Hargatik uda minean neronen arrangura friboloez haratago joatera behartu eta beranduago saiakera irakurri nuenean Antton Lukuk funtsezko eskakizunak harilkatzen zituela ohartu nintzen.

guztia irakurri




© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan