Aktorea
Artisten partetik artearekiko eta sorkuntzarekiko konpromiso handiagoa botatzen dut faltan. Oso gauza berri gutxi dago, oso ikerketa gutxi, aparteko ilusiorik ere ez dut ikusten. Behin eta berriz ari gara eszenak errepikatzen, eta apenas joaten garen aspaldi atera genituen ondorioetatik harago. (…) Ez dut ezagutzen herri honetan azken berrogeita hamar urtean Mikel Laboak baino iraultza handiagorik egin duenik.
2.170 zenbakia 09-02-01Informatikaria
Profesionalki segurtasun aditu bezala lan egiten dut. Hacker etiko zertifikatua naiz, baina ez dut sekula nire burua hacker bezala aurkeztu. Hori besteengandik irabazi beharreko errekonozimendua da, ez nire buruari jar diezaiokedan titulua.
2.178 zenbakia 09-03-29Puntcat elkarteko zuzendari ohia
Zailena ICANNi .cat-ek egon behar zuela ulertaraztea izan zen. Cat domeinua lortu bazen, .eus ere lortuko da. Uste dut .eus oso ongi bideratua dagoela, zentzu guztietan. (…) .eus bezalako zerbait ezin da ikusi soilik proiektu profesional gisa. Erabilgarria izan dadin eta Interneten 'euskal barrutia'ren nortasuna eta ikusgarritasuna sustatu dezan, ardatza izango den talde baten inplikazioa behar da, babes zabala eta komunikazio ona.
2.172 zenbakia 09-02-15Musika taldea
Talde onenek egiten dituzte abesti oso-oso sinpleak eta batzuetan errezeta berberarekin, eta uste dut hori dela talenturik handiena; gauza onak eta sinpleak egitea. Guk, bistan denez, ez dugu lortzen oraindik hori egiterik. Ahal bagenu bi akorderekin egingo genituzke kantak, baina hori ez da erraza, eta behartuak gara gauzak gehiago nahastera.
2.174 zenbakia 09-03-01EHUko errektorea
Ez da erraza irakasle elebidunak aurkitzea. Medikuntzan oso konplikatua da. Baina berriro diot: guk egin behar dugu hori; gu ahalegindu behar gara hori lortzen. Ingeniaritza eskolak emateko irakasle euskaldunik lortzen ez badugu ez da izango Bolognaren errua; izango da guk ez dugula topatu, ez dagoelako edo ez dugulako behar besteko ahaleginik egin.
2.175 zenbakia 09-03-08Euskarabideko zuzendaria
Aurrekontua ez da 10.000 eurora iristen. Aldiz, Euskararen Legeak derrigortzen gaitu hedabideentzako planak egitera diru-laguntzak emateko. 1986tik Nafarroako Gobernuak hedabide horiei 300.000-400.000 euro inguruko laguntzak eman dizkie, eta beraz, zifra horietan ibili behar dugu orain ere. 10.000 euro ez da nahikoa. Konponbidea aurkitu behar da, zeren hedabideek, urtero bezala, laguntza batzuk jaso beharko dituzte.
2.170 zenbakia 09-02-01© 2009 ARGIA.com