Sarak 14 urte ditu eta txikitatik ikasle eredugarria izan da, baina DBHko hirugarren mailan arreta galtzen hasi da, emozio festa betean. Matematikekin ez atzera ez aurrera dabil. Etxean, aitak komentatu du familian inoiz ez direla zenbaki-zaleak izan, eta Sarak bere buruari galdetu dio: zertarako ahalegindu?