Haurtzaroa ahaztearen zergatia

Jym Penucci-CC by
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Karraskariekin egindako hainbat esperimenturen bidez, Japoniako eta Kanadako zientzialariak biltzen dituen ikertalde bat oroitzapenak ezabatzeko mekanismoa argitzen saiatu da. Diotenez, neurona berriak sortzeko prozesua da erantzulea.

Bitxiena da neurona berriak eratzea ezinbestekoa dela oroitzapen berriak sortu ahal izateko. Lehen uste zen jaio eta gero ezinezkoa zela neurona gehiago sortzea, baina gaur egun badakigu bizitza osoan zehar eratzen direla. Neurona sortu berriak lehendik existitzen ziren sareetan txertatzen dira, eta hori funtsezkoa da memoriaren funtzionamendurako. Baina aldi berean, konexioen berregokitzeak ahanztura ere eragiten du, aipatutako ikerlariek iradoki dutenez. Horrexek eragingo luke haurtzaroko gertakariez ez gogoratzea.


Irakurri gehiago: Neurozientziak Zientzia
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.