Sesmara iritsi da Nafarroako Ubidearen lehen fasearen Egako adarra

  • Nafarroako Ubideko ura Sesmara iritsi da aste honetan eta 1.290 hektarea lur ureztatzeko aukera emango du. Ostegun honetan inauguratu zuten María Chivite lehendakariak eta Bernardo Ciriza kontseilariak azpiegituraren iritsiera. 7,8 milioi euroko kostua izan du azpiegiturak.


2023ko uztailaren 21an - 10:18
Azken eguneraketa: 13:03

Urte eta erdi baino gehiagoko lanen ondoren iritsi dira Itoizko Urtegiko urak Sesmako laborantza-lursailetara. Denbora horretan, 2,7 kilometroko hoditeria duen ureztatze-sarea eraiki dute. Ureztatzea da azpiegituraren helburu nagusia, baina edateko ura ere eramango du eskualdera. 1.290 hektarea berri ureztatu ahal izango dira eta 350 nekazarik izango dute aukera ura erabiltzeko, beti ere haien lurretan hoditeria sistema eraiki ondoren, hori ekoizle bakoitzak egin behar baitu.

Orain arte lehorreko uztak izan dira nagusi lurralde horietan eta batez ere olibondoak, zainzuriak, intxaurrondoak, almendrondoak eta mahastiak hartzen dituzte. Aurrerantzean Itoizko urtegiko urak ahalbidetuko du bestelako produktuak ere landatzea, hala nola, artoa, barazkiak, ekilorea, tomatea eta fruta-arbolak.

Aipatzen da 50 produktu berrietarako aukera ematen duela ureztatzeko sistemak, baina orain arte ikusi izan denagatik, batez ere abereentzako bazkarako landaketak bideratzen dira, eta horien artean arto transgenikoa nabarmentzen da indar handiz. Ureztatze sistema horri egiten zaion beste kritiketako bat da, halaber, lurrak jabe gutxiagoren eskuetan batzeko duen joera.

 

Nafar agintariak Sesmara iritsi den hodian, eraikuntza lanen une batean. (Argazkia: Nafarroako Gobernua) 

 

 

Egako adarra

Azpiegitura hau Nafarroako Ubidearen lehen fasearen zabalkundearen parte da. Lehen fasea Itoizko urtegia eta Pitillas artean doa, eta 2011n amaitu zen. Aire librean doan ubide klasikoa da. Bigarren zatia eraikitzeko dirurik ez zegoenez, lehen zatiaren zabalkundea egitea proposatu zuen UPNren gobernuak 2012an, hodietan oinarrituta.

Horrek bi zati ditu, bata Arga ibaiaren paraleloan eraiki da eta lanak 2021ean bukatu ziren. Bigarren zatia Ega ibaiko adarra da, orain Sesmara iritsitakoa, 26,2 kilometro ditu eta Lerin, Sesma, Carcar, Lodosa, Andosilla, San Adrian eta Azagra zeharkatuko ditu Egaren paraleloan abiatuta.

Bigarren zati historikoa

Ubidearen Bigarren zatia aspaldi dago zain, bere helburua da ura Nafarroako hegoaldera eramatea, eta Nafarroako Gobernuak iragarri zuen iaz lanak 2023an amaieran lizitatuko zirela. Chivite lehendakariaren esanetan, bigarren fase horren ondorioz Nafarroan 3.500 lanpostu sortuko dira. Hastapenean aire librekoa izan behar zuen, baina 2017an foru gobernuak erabaki zuen 7,1 kilometroko bi hodiren bidez egingo zela. Bigarren zati honekin 21.522 hektarea ureztatu nahi dira. Eraikuntza lana 48 hilabetetan egitea aurreikusten da eta 249,7 milioi euroko aurrekontua du.

Azpiegitura handia eta aspaldikoa da Nafarroako Ubidearena, eta erabat lotua dago oso polemikoa izan zen Itoizko Urtegiarekin. Azken hori 1993an hasi ziren egiten eta 2004an bukatu zuten. Orduan hasi ziren eraikitzen Nafarroako Ubidearen lehen fasea, eta bigarrena datorren urtean hasiko direla iragarri du Nafarroako Gobernuak.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako ubidea
Nafarroako Gobernuak onartu du ez dagoela ur nahikorik Nafarroako ubidearen obran hitzemandako edukiera asetzeko

Konponbide gisa, Óscar Chivite Lurralde Kohesiorako kontseilariak aurreratu du sobera ur jasotzen duten ureztatzaileei erabiltzen ez dutena Erriberara bidaltzeko eskatuko diela.


2023-10-08
Urrezko zilbor-heste itogarria

Nafarroako erdialdera eta hegoaldera ura eramateko eraiki zen Itoizko urtegia: batez ere ureztatzeko ura, baina baita edateko ura eta ur industriala ere. Eta hori Nafarroako Ubidearen bidez egin behar zen, zeinak 198 kilometroko eraikuntza erraldoi batekin, urtegia eta Erribera... [+]


2020-06-12 | ARGIA
Uraren gatazkaguneak Nafarroan: hamaika proposamen zehatz Foru Gobernuari

Sustrai Erakuntza Fundazioak eta Urbizi Ibaien Defentsarako Nafarroako Sareak prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Iruñeko Katakrak elkartean eta bertan aurkeztu zuten "Uraren politikak Nafarroan, gatazka aipagarriak eta uraren kudeaketarako proposamenak"... [+]


2017-03-05 | Reyes Ilintxeta
Fito Jimenez, Urbizi plataformako kidea
"Ura urtegietan bilduz gero, haren kontrola galtzen duzu"

Urak dakarrena, urak daroa… baldin eta ur hori urtegi erraldoi batean ez badute biltzen hamaika negozio egiteko.


Nafarroako ubidea Erriberaraino lurrazpitik eginen du Gobernuak

Ekainean jakinaraziko du Nafarroako Gobernuak Nafarroako ubidearen jarraipenak zein ibilbide eta hektarea kopuru izanen dituen. Orain kaleratutako bi txostenek 9.000 eta 10.000 hektarea inguru aurreikusi dituzten arren, nekazariekin kontrastatuko dute.


Eguneraketa berriak daude