9. Hezkuntzan Librezaleko Iñigo Gebarari elkarrizketa


2022ko martxoaren 20a

“Hezkuntzan, jangelekin eta garbiketarekin egin bezala, digitalizazioan ere pribatizazioaren alde egin du Jaurlaritzak”
Euskal Herriko ikastetxeetako ikasle, irakasle eta gurasoen artean partekatzen den informazio publiko zein pribatuaren gehiengoa AEBetako multinazionalen eskuetan dago, eta haien software itxien bitartez kudeatzen da. Google Drive, Gmail, Hangouts, Meet, Chrome, Classroom, Calendar… Beren buruaren jabe izan nahi dutenentzat ez da abiapuntu polita, baina bada egoera hori irauli nahi duen jendea.

Horien artean nabarmentzekoa da Hezkuntzan Librezale taldea. Iñigo Gebara taldekidea da eta abenduan EAEko legebiltzarrean izan zen Hezkuntza lege berriari ekarpenak egiten.


Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...