Beranduegi 3x11: Eibar, Legazpi eta bestelako kaka batzuk


2023ko otsailaren 10a
:: ::

Eibar, Ermua, Basauri, Zumarraga… Eta Legazpi? Zergatik ez dago Legazpi herri itsusienen zerrendan? Zer eman du ba Oñati bezalako herri aberats batekin mugakide den herri horrek? Elefanterik ez behintzat. Horiena bai kaka ona, puntta borobileko gorotza, uzkitik zuzenean ahoratzeko modukoa. Eta Izar, non dago Izar?

Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.