3x21: Akoplismoa parrandan, umiltasunetik


2023ko uztailaren 21

Izena aldatu eta Kevinen Abenturak deituko da laster Beranduegi. Orangoan Irungo Mosku plazan ibili da, Fermin zelatatu, erdi ezagunekin akoplatu, ez dauden gatazkak asmatu… baina guztia umiltasunetik, noski. Hurrengo geltokia Iraultza Txikien Akanpada du herri mugimenduaren mesias berriak.

Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.


Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!