4x02: Maderoekin txortan egitea ez da delitua


2023ko irailaren 22a

Aste honetako saioan denetik aurkituko duzue pixka bat: pixkat GKS, pixkat Julian Iantzi, pixkat pikoletoekin txortan, pixkat Rufian, beste pixkat Iñarritu... Eta ez ahaztu, saio hau egiteagatik kobratu egiten dugula. Entzun, eta jakingo duzue zenbat.

Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.


Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...