Beranduegi 1x18: Drogatik atera zaitezke, udalerritik ez!


2021eko urtarrilaren 28a
Burbuila banatan sartuta egin dugu aste honetako Beranduegi, baina ez covidagatik, Ertzaintzaren sindikatu abertzaleengandik babesteko baizik, badakigu eta udalerritik atera ezin den honetan nola aztoratu diren. Eta burbuila barruan, baina armairutik kanpo dago jada gure fitxaje berria: heterosexuala eta GKSren jarraitzailea da, baina EHBildu bozkatzen du, eta gainera, postaz. Harrapazank!