3x16: Kai Nakai eta gutako bat jeltzaleak dira


2023ko maiatzaren 05a
:: ::

Hauteskunde atarian giroa berotzen ari da eta Beranduegin gardenak izan eta gure historiala zein boto intentzioa plazaratzeko ariketa egin dugu. Baina emaitza ez genuen espero: jeltzale bat agertu da gure artean. Nor ote da?

Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.